MUSIKALA
«Mamma Mia!» musikala Arriagan izango da abuztuaren 6tik irailaren 6ra
«Mamma Mia!» musikala abuztuaren 6an helduko da Arriaga Antzokira eta bertan izango da irailaren 6a arte. Guztira 39 emanaldi eskainiko ditu. Musikal hau Madrilen estreinatu zen 2004an eta ordutik 1.400.000 ikuslek baino gehiagok ikusi dute Abba talde suitzarraren abestiak oinarri dituen ikuskizuna. Benny Anderson eta Björn Ulvaeus dira musika eta letren arduradunak, eta Phyllida Lloyd ikuskizunaren zuzendaria. Sarrerak maiatzaren 4an jarriko dira salgai.