GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Aizkora

Urrezko lehiaketa argitzen hasiko da

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Urrezko Aizkoran jardunaldi ugari izango ditugu datozen hiru egunetan, eta etorkizunari begira, gainera, gauza asko geratuko dira erabakita.

Hasteko, gaur bertan, 12.30etik aurrera Estibalizen jokatuko da norgehiagoka bat Juanjo Lopezen eta Antonio Senosiainen artean. Olaguekoarentzat azkeneko aukera izango da, galtzen baldin badu, kanpoan geratuko baita. Jardunaldi berean, 23 urtez azpikoetan, Alkizalete II.a eta Rodriguez neurtuko dira.

Bihar, Orduñan izango da saioa, eta han Zubiaga eta Atutxa II.a neurtuko dira. Arabako txapeldunak ere azkeneko aukera izango du, lehen jardunaldian galdu egin baitzuen. Berriro gauza bera egiten badu, kanpoan geratuko da. 19 urtez azpikoetan, berriz, Saralegi eta Olano neurtuko dira.

Etzi, berriz, 18.30etik aurrera, Idiazabalen jokatuko dira bi saio. Alde batetik, Mindegia eta Jauregi neurtuko dira, eta honekin multzo hau amaitu egingo da. Itxura guztien arabera, Azurmendik eta Mindegiak egingo dute aurrera. Bestetik, Larretxea eta Lopez lehiatuko dira. Multzo hau ere bukatu egingo da. 19 urtez azpikoetan, berriz, Ohian Larretxea eta Erasun lehiatuko dira nor baino nor.

Sokatiran, Nafarroako launako Txapelketa ari da jokatzen, eta bihar izango dira saioak Arbizun, 18.00etatik aurrera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo