GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Nafarroako Parlamentua ere Korrikan parte hartzeren aurka azaldu da

GARA |

Nafarroako Gobernuak Korrikaren datozen edizioetan parte hartzea eskatzen zuen mozioa ez da onartu Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean. NaBai-k aurkeztutako proposamenak UPN, PSN eta CDN alderdien ezezkoa eta IUNren abstentzioa jaso zuen.

Sanz buru duen Gobernuak euskararen aldeko martxan «terrorismoa goratzen» zela esan eta Korrikari «dirulaguntzak ukatuko zizkiola» aipatu zuen. Edonola ere, aurten izan da Nafarroako Gobernuak parte hartu duen lehen aldia, Iruñean kilometro bakarra erosiz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo