Buruz Buruko Txapelketa
Borreroak eta bere biktimak elkar ikusiko dute berriro
Gonzalezek garaipen garrantzitsua lortu zuen iaz, final-laurdenetan, Irujo txapelketatik kanpo utziz.
Imanol CARRILLO | DONOSTIA
Juan Martinez de Irujok Atano III.a pilotalekuko kantxa azken aldiz zapaldu zuenetik hilabete pasa da dagoeneko. Garai hartan Binakako Txapelketako final handia jokatu behar izan zuen, Goñi III.arekin batera, Olaizola II.aren eta Mendizabal II.aren aurka. Ikuskizun itzela eskaini zuten lau pilotariek eta txapela Aspekoentzat izan zen.
Martxoaren 29ko igande hura garaileentzat magikoa izaten aurreko ostegunean hasi zen, norgehiagokarako material aukeraketan, alegia. Jende ugari bildu zen Donostiako pilotalekuan Aspeko eta Asegarceko bikoteen aukeraketa ikusteko.
Atzo, berriz, ikusmina ez zen hainbestekoa izan. Txapelketa desberdin bat da, beste kanporaketa bat, astebeteko geldialdia egon da lehian... pentsatuko zuten jarraitzaile askok. Hala ere, bi protagonistek eta euren prestatzaileek ez zuten huts egin.
Beste alde batetik, ia urtebete pasa da Gonzalez eta Irujo elkarren aurka aritu zirenetik Buruz Buruko Txapelketan. Pilotaleku berean neurtu ziren biak, final-laurdenetan, eta irabazlea Azkaineko aurrelaria izan zen (22-20).
Iazkoa gogoan dute bi pilotariek, baina Sebastienek aipatu zuenez, «iragan urteko partidak ez du ezertarako balio. Jokatu eta irabazi behar da, berdin dio zein emaitzarekin».
Iberokoak ere ez dio garrantzi handirik ematen 2008an gertatutakoari. «Iragan urteko partidak ez du zerikusirik igandean jokatuko dugunarekin. Eskuko ebakuntza egin behar izan zidaten iaz. Aurten, aldiz, pilotariok konfiantza hartzeko behar dugun jarraitasuna eduki dut», azpimarratu zuen aurrelari nafarrak material aukeraketaren ondoren.
Igandean jokatuko duten neurketan erabiliko dituzten pilotei dagokienez, Irujok ironiarekin erantzun zion kazetarien galderari: «Igandean ikusiko da materiala ona den edo ez. Hau esaten dut azken bolada honetan materiala asko aldatzen ari delako aukeraketa egunetik partidaren egunera. Hezetasuna, tenperatura... erabakigarriak izaten dira».
Gonzalez, berriz, «nahiko gustura» gelditu zela adierazi zuen. Hala ere, «Punpako pilotak besterik ez zeuden, eta nik Ciprikoak nahiago ditut. Bakoitzak nahi duen materiala ez egoteak ez dit batere mesede egiten», azpimarratu zuen Aspeko aurrelari lapurtarrak.
Fisikoaren garrantzia
Irujo izan zen iganderako pilotak aukeratzen lehena. Hogei bat minutu behar izan zituen astebururako neurketan erabiliko dituen bi armak aukeratzen -104,9 y 105,9 gramokoak-.
Gonzalezek, aldiz, denbora gutxiago erabili zuen. Saskian zeuden pilotak probatu eta bere jokorako hobeto doazenak hartzen saiatu zen. Hala, 105,5 eta 104,6 gramoko bi pilotengatik egin zuen apustu.
Neurketari begira, bi pilotariek argi dute partida zaila eta gogorra jokatu beharko dutela irabazteko. Gonzalezek denbora gehiago eduki du txapelketa prestatzeko -debuta egingo du aurtengo Buruz Burukoan-, baina bere garrantziaz gain, beste gai batean ere pentsatzen du: «Irabaziz gero, datorren urtean serie-buru izango nintzateke».
Irujok fisikoari eman zion garrantzia. Agian horregatik aritu zen aukeraketa ondoren Jokin Etxaniz prestatzailearekin lanean. Pilotari ohiak plastikozko leungarri botila bat erabili zuen zesta moduan Iberokoaren sakeei eta pilotakadei erantzuteko. Metodo ona eskuan min ez hartzeko, baina igandean sufritzeko garaia izan liteke.
El Campeonato Manomanista de Segunda, al igual que el de Primera, también se encuentra en los cuartos de final. Tras los dos partidos disputados entre Arretxe II y Beroiz -victoria para el segundo por 22-18-, y Larralde y Argote -él primero cayó por 22-20-, hoy se juegan otros dos encuentros.
Por un lado, Olaetxea y Olazabal se miden en el frontón Aritzbatalde de Zarautz a partir de las 17.00. Por otro, Urrizelki y Arruti deberán viajar hasta Albelda de Iregua, en La Rioja, para disputar su encuentro que comenzará a partir de las 18.30. Los vencedores de cada duelo se clasificarán para semifinales.
Por otro lado, Asegarce comunicó ayer que ha fichado al joven pelotari de 19 años Mikel Urrutikoetxea por un periodo de tres años. El delantero de Zaratamo, que pertenecerá a la empresa bilbaina hasta mayo de 2012, estuvo acompañado por su padre Javier Urrutikoetxea en la firma del acuerdo, siendo Iñigo Salbidea el representante de la empresa. Su debut tendrá lugar a mediados de junio aunque aún no se ha determinado el frontón en el que lo hará.
Gonzalezek ez du oraindik aurtengo txapelketan partidarik jokatu serie-buru baita iaz final-erdietara iritsi ostean. Irujok, aldiz, ikuskizun itzela eskaini zuen bere azken norgehiagokan, Xalari 22-4 irabazita, eta sasoi onean iristen da igandeko neurketara.