GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

DANTZA

Breakdancea eta hip hopa izango dira nagusi Bilbon eta Baionan

Aurten zortzigarrenez, Break on Stage lehiaketa jokatuko da Bilbon. Kaleko kulturaren agertoki, jaialdiak beatbox, graffiti, roller eta besteren erakustaldiak eskainiko ditu, eta Europako breakdance talde ikusgarrienek parte hartuko dute bertan. Txapelketari dagokionez, breakdance eszenikoa jasotzen duen Europako jaialdi bakarra dugu La Casillan ospatu eta Euskal Herriko makina bat lagunen partaidetza izango duen kaleko dantzen ospakizuna. Bestalde, Les Maimorables jaialdiaren barruan, Baionako Antzokian Hip Hop «borroka» izango da larunbatean, arratsaldeko bostetatik aurrera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo