GARA > Idatzia > > Kultura

KONTZERTU BIRA

«Mamma Mia!» musikalerako sarrerak astelehenean jarriko dira salgai

Abba taldearen abestiak oinarri dituen musikala ikusteko sarrerak astelehenean jarriko dira salgai. «Mamma Mia!» abuztuaren 6tik irailaren 6a arte izango da Bilbon. Madrilen eta Bartzelonan izandako arrakastaren ondoren, ikuskizunak hogei hiriburutan zehar egingo duen bira Arriaga Antzokian hasiko du. Sarrerak antzokiko txarteldegian, web orrialdean edota BBKko kutxazainetan eskura daitezke, eta horien salneurria 12 euro eta 55 euro artekoa izango da.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo