GARA > Idatzia > Kirolak > Txirrindularitza

Lehiaketa

Euskaltelek ezin izan zion Mancebori aurrea hartu

Rock Racingekoak etapa irabazi eta lidergoa lortu zuen Asturiasko Itzulian.

p039_f01_111x111.jpg

GARA | BILBO

Garaipena gertu izan zuten euskaldunek berriro ere Asturiasen, baina azkenean Paco Mancebo izan zen eguneko protagonista nagusia, laugarren etapa irabazi eta sailkapen orokorreko lidergoa lortu baitzuen.

Etapa erreginak ez zuen hutsunerik izan, eta ikuskizuna eskaini zuen hasiera-hasieratik. Horretan eragina izan zutenen artean, Euskaltel-Euskadi taldea egon zen. Samuel Sanchezekin bi egunetan jarraian bigarren postua lortu ondoren, talde laranjak lasterketari kolpea emateko gogoa zuen, eguneko zailtasunak aprobetxatuz.

Bi txirrindulari sartu zituen Euskaltelek ihesaldian, Aitor Hernandez eta Amets Txurruka -bertan egon ziren Jonathan Castroviejo (Orbea) eta Aitor Perez (Contentpolis-Ampo) ere-, Sanchezek tropel nagusian liderra zaintzen zuen bitartean.

Kilometroetan eta mendateetan aurrera egin ahala, aurreko taldetxoa apurtu zen, baina bertan mantendu zen Txurruka, Aitor Hernandez, atzeratuta, Samuelek egindako erasoan laguntzen saiatzen zen bitartean. Ez zuen askorako balio izan: aurretik, Txurrukak ezin izan zion Mancebori jarraitu, Rock Racingekoak erabateko erasoa jo zuenean eta, atzetik, beren taldekideen lana ez zen aldeak murrizteko nahikoa izan.

Lider aldaketa egon zen Romandiako Itzulian ere. Frantisek Rabonek aprobetxatu zuen bere taldearen lana sailkapen orokorreko lehen postura itzultzeko -prologoa berak irabazi zuen-; Columbia izan baitzen taldekako erlojupekoan garaile.

Aldeak oraindik txikiak direnez, hala ere, gaurkoa izan daiteke jardunaldi erabakigarria. Azken aurreko etapa honetan lau mendate igo beharko dituzte txirrindulariek -hiru lehen mailakoak eta bat bigarrenekoa-; azkena helmugatik hamaika kilometrora besterik ez dagoela.

Poztasuna alemaniarrentzat

Fabian Wegmannek beharrezkoa zuen poztasuna eskaini zion txirrindularitza alemaniarrari, Frankfurteko Sari Nagusia eskuratuz. Lucas Haedok (Colavita), Gilako Itzuliaren bigarren etapa irabazi zuen. Levi Leipheimer (Astana) tropelean helmugaratu zen eta lidergoa man- tentzen du. Denis Flahaut (Landbouwkrediet) Meiprijs-Ereprijs klasikoa irabazi zuen.

Rojas se queda sin Giro y Noé «regresa»

Los vértigos que sufre en los últimos meses, reaparecidos tras su caída en el Tour de Flandes, impedirán a José Joaquín Rojas (Caisse) disputar el Giro. La baja de Vanotti (Liquigas), por otra parte, puede permitir a Andrea Noé, de 40 años, disputar su decimosexto Giro consecutivo.

La UCI sancionará a Bos entre uno y seis meses

La UCI sancionará a Theo Bos entre uno y seis meses por considerar que su actuación en el Tour de Turquía socava la imagen, la reputación y los intereses del ciclismo. En la última de Turquía, el holandés empujó al líder de la prueba Daryl Impey, que se estrelló contra una valla.

Armstrong, entre los controles y los ánimos

Lance Armstrong pasó anteayer su 25º control antidoping desde que decidió regresar al ciclismo. Al corredor, de todos modos, tampoco le faltan apoyos. El último, de otra veterana, Jeannie Longo, que cree que «no hay razón por la que no debería obtener un buen resultado en el Tour».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo