Euskal Idazleen Topaketan pentsamenduei bidea ireki eta proiektu berriak sortu dituzte
GARA | BAKAIKU
Zenbat Gara elkartearen Bakaikuko aterpetxea, Sakanako Bakaiku herrian kokatua, mila bizipenen bilgune bihurtu da asteburu honetan. Oraingoan, Euskal Idazleen Elkarteko hainbat bazkide Idazleen Topaketara hurbildu baitira lau egunez.
Maiatzeko asteburu honetan, Leire Bilbao, Castillo Suarez, Fernando Morillo, Igor Estankona eta Asier Serrano, Iratxe Etxebeste koordinatzaile dutelarik, Bakaikura euren sentipenak askatzera gerturatu dira, XVI. mendeko baserri eder batera. Egun horietan testuak sortu eta elkarrizketetan sakondu dute idazleek.
Modu horretan, gaur arte sorturiko testuak, abesti bihurtuko dira gerora. Topaketan izan den Asier Serrano izango da abesti batzuen sortzaile, eta Antxon Sarasua, izango da orkestrazioaren arduradun.
Euskal musikagintzako hainbat abeslari ospetsuk ere disko honetan parte hartuko dutela adierazi dute.