GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Erdi Aroan murgildu da Gernika, zirku eskola berritasun duen azokarekin

Hiru egunez Merkatu plaza itxuraldatu dute Gernikan, Erdi Arora itzuliz. Salmahaiak ez ezik, ikuskizun ugari du aukeran bisitariak zirku-eskola egitasmo aipagarriena duen azokan.

GARA |

Gernikak mendeetan atzera egin eta Erdi Arora egin du salto asteburu honetan. Ostiralean hasi eta gaur arte, makina bat ikuskizunez gozatzeko aukera izan dute gernikarrek eta merkatuaren aitzakian herrira etorritako bisitariek.

Adin guztietako jendeari zuzendutako ekintzak eskaintzen ari dira, baina betiko moduan etxeko txikienak dira protagonista nagusi.

Zirku-eskola da aurtengo ekimen nagusia eta, besteren artean, malabaristen eta trapezisten ikuskizunak antolatu dituzte.

Dena den, azoka, ikuskizun gune izateaz gain, salmenta gunea ere bada, eta 70 bat sal-mahai daude. Besteak beste, bitxiak, larruz egindako produktuak, zeramika-lanak, otzarak, olioa, lurrinak, jantziak eta zapatak aurki daitezke horietan.

Hain justu ere, Gernikako Udalak iragarri du datorren hilabetetik aurrera larunbateroko merkatu berezi monografikoei ekingo zaiela. Hala, Busturialdeko artisauak eta gonbidatutako ekoizleak izango dira protagonista.

zirku eskola

Antolatu dituzten ekimenen artean zirku eskola izan da aipagarriena. Trapezisten ikuskizunak, malabaristak... izan dira aukeran.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo