GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Kopa

Cajasolek zapuztu egin ditu Ordiziaren ametsak

Gipuzkoarrak hutsune ugari zituztela joan ziren Sevillara, eta gauza gutxi egin ahal izan zuten.

p043_f02_29174.jpg

CAJASOL 41 

AMPO ORDIZIA  12

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Akabo, zapuztu da Ampo Ordiziak Kopako finala jokatzeko zuen asmoa. Atzo, Sevillan, astindu handi samarra hartu zuen, eta aurtengo denboraldia amaitutzat eman beharko du.

Gipuzkoarrak jakitun ziren partida zaila izango zela. Kanporaketa neurketa batekin erabakitzen zen, eta etxetik kanpo jokatu behar. Gainera, Ligako talderik onenetakoaren aurka. Hori gutxi balitz, gipuzkoarren baja andana gehitu behar zaio.

Emaitzak dena erakusten du, andaluziarrak askoz ere gehiago izan baitziren. Oso azkar aitzineratu ziren, eta ordu erdirako markagailuan zulo handia lortu zuen etxeko taldeak. Amaiera aldera, gipuzkoarrak markagailua txukuntzen saiatu ziren, eta Elortzak lortutako bi entseguek horretan lagundu zuten. Denboraldia amaitu da, baina ezin da ukatu goierritarrek denboraldi bikaina egin dutenik.

SIR Ligan, berriz, Korsarioak taldeak 29-29 berdindu zuen Elchen Mariners taldearen aurka. Gipuzkoarrek partida ia irabazita zuten, 60. minutuan 16-29 ari ziren irabazten, baina atzera egin zuten, eta Alacantekoek ez zuten barkatu. Markagailuko aldea murrizten joan ziren, eta azkeneko minutuan zigor baten ondorioz, etxekoek berdindu egin zuten, euskaldunak sinistu ezinik geratu baziren ere.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo