GARA > Idatzia > Kirolak > Txirrindularitza

Romandiako Tourreko laugarren etapa

23 urterekin, heldutasun lezioak nola ematen diren erakutsi zuen Kreuzigerrek

p044_f03_097x104.jpg

K.A. | GASTEIZ

Roman Kreuziger-en hazte profesionalak beste koska bat irabazi zuen atzo Romandiako Tourrean. Txirrindulari txekiarrak indar erakustaldia emanez, etapa eta sailkapen nagusiko lehen postua lortu zituen. Gustuko du, gainera, Suitzan egiten den lasterketa; 2007ko ekitaldian seigarren, eta iazkoan bigarren bukatu ostean, aukera asko baititu aurtengoa poltsikoratzeko.

Mugimendu itzeleko lasterketa izan zen. Valverde, Gilbert eta Evans sailkapeneko aurreko postuetan ziren, eta bazekiten ez zutela izango arazo handirik Francisek Rabon liderra lehen postutik baztertzeko. Valverde gogotsu zen, eta une oro egon ziren lanean Caisse d´Epargne taldeko txirrindulariak. Igor Anton eguneko ihesaldian sartu zen beste 15 txirrindularirekin, baina 20 kilometro falta zirela -azken mendatea igotzen hasi bezain pronto- tropelak irentsi zituen.

Talde nagusitik laukote indartsuenak jo zuen aurrera orduan: Kreuziger, Taaramae, Karpets eta Kessiakoff. Haien atzetik sekulako lana egin zuen Mikel Astarlozak, baina ezin izan zituen aurrekoak harrapatu. Kreuzigerrek 10 segundoko errentarekin igaro zuen mendate-gaina. Beheranzkoan alde guztia galdu egin zuen, baina ez zegoen amore emateko prest. Berriro erasoa jo eta, Taaramaek eutsi egin bazion ere, aurretik iritsi zen Sainte Croixeko helmugara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo