GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Lehendakaria hautatzeko bilkura Gasteizko legebiltzarrean

Ibarretxe: «Errealitatea ukaezina da; EAJk irabazi ditu hauteskundeak»

p006_f01.jpg

Ramon SOLA | GASTEIZ

Goizeko saioan, bere agurra iragarri ondoren, bere burua egoera kontraesankorretan mugitzeko beharra islatu zuen Juan Jose Ibarretxek. Batetik, Patxi Lopezen Gobernuaren zilegitasuna aipatu zuen, baina, halaber, emaitza Alderdien Legearen bidez desitxuratua izan dela nabarmendu zuen. Bestetik, gobernu programa aurkeztea egokitu zitzaion, baina jakin bazekien ez zuela Lehendakaritza lortuko, eta hala onartu zuen. Hori dela eta, ibilbide-orri horrek Lopezi aurre egiteko ere balioko duela gaineratu zuen Ibarretxek.

Oposizioan egongo direla argi zuen azken hamar urteotan lehendakari izandakoak, baina, horren gainetik, «errealitatea ukaezina da -esan zuen-. EAJk irabazi ditu hauteskundeak, boto eta aulki gehien lortu ditu, guztira 400.000 boz eta 30 aulki; hau da, bigarren indarra izan zen Alderdi Sozialistak baino 80.000 boz eta bost aulki gehiago izan ditugu».

Aski ezagunak diren argu- dioak ekarri zituen berriro Ibarretxek Osoko Bilkurara. Hots, ilegalizazioa «tranpa» izan dela eta 2001ean lortu ez zena 2009. urtean gauzatu ahal izateko «alternatiba hobetu» dutela PSOEk eta PPk. «Zergatik ez zen 2005- ean gauza bera egin?», galdetu zuen, eta orduan hirukoak ge- hiengo osoa lor ez zezan eman zitzaiola ezker abertzaleari oniritzia ondorioztatu zuen.

Gauzak horrela, EAJk «lidergoari» eutsiko diola ziurtatu zuen Ibarretxek, gobernuan ez bada oposizioan. Eta PPko Alberto Nuñez Feijoo Galiziako presidente berriaren hitz batzuk hartu zituen oraingo erabakiak PP eta PSOEren aurkako bumeran efektua izango duela iragartzeko: «Hautestontzien aurka eratutako gobernuak hautestontzietan desegiten dira».

Plan bakarra, elkarrizketa

Gauzatu ezinezko gobernu programa azaltzeari ekin zion ondoren Ibarretxek. Balantze usaina izan zuen honek, esaterako, «herri bezala dugun nortasuna ge- hiago defendatu dugu» izeneko atalean. Estatutu berria delakoa eta herri galdeketarako proposamenak Madrilen betoarekin talka egin zutela ere aipatu zuen, baina oraingo honetan -aurreko legealdi hasieratan gertatu ez bezala- ez zuen ekimen berririk iragarri. Aipatutakook «mugarri demokratikotzat» jo ondoren, aurrerantzean «elkarrizketa bidea eta alderdi politiko guztiekin, inor baztertu gabe, negoziatzea» baino ez zuen proposatu.

ETAri dagokionez, Ibarretxeren irizpidea ez zen Patxi Lopezek agertutakoaren aldean oso ezberdina izan. Lehendakari berriak bezala, Ibarretxek ere «indarkeriari gizartean zilegitasuna kentzea» jarri zuen lehen helburu gisa, bai eta «terrorismoaren biktimei elkartasuna adieraztea» ere. Ezberdintasun bakarra honako aipamenean egon zen: «Eskubide zibilak eta politikoak defendatu behar ditugu, giza eskubideak ezin direlako zatitu edo nahierara interpretatu».

Gainerakoan, PSOEren eta PPren arteko kontraesanak eragiteko ahalegina egin zuen. Bere ustez, PPk aginduko dio bidea Lopezi. «38 aulki dituzte apurtzeko, baina 25 besterik ez eraikitzeko», laburbildu zuen.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo