GARA > Idatzia > Iritzia > Azken puntua

Laura Mintegi idazlea

Gobernua eskuratu, zertarako?

La publicación de un libro echa por tierra la versión generalmente aceptada de los hechos y asegura que el pintor perdió su oreja en una pelea con Gauguin.

Ezusteren bat izan ezean (lerrook idaztean oraindik ez da bozkarik egin), atzodanik lehendakari berria dute Euskal Autonomia Erkidegoko bizilagunek. Agintean jartzea zuten helburu, eta lortu dute helburua, antza, edozein preziotan lortu ere. Kontua da, zertarako? Zertarako nahi izaten da boterea?

Arrazoi ezberdinak egon daitezke. Norberaren burua asetzeko izan daiteke, besterik gabe: megalomaniak, handinahiak, egolatriak, pribilejio-goseak, influentziak eta diruak bultza dezakete norberaren burua aurkeztera.

Badira beste mota bateko arrazoiak, noski: zerbitzatzeko asmoa, esaterako, idealismo politikoa, status quo delakoa aldatu eta justizia soziala ezarri nahia, proiektu berritzailea.

Baina ez da ezinbestekoa agintean egotea helburu politikoak lortzeko. Areago. Ezkerrarentzat aginpidea bereganatzea laburbidea da, eta tranpa bihur dakioke boterea erabiltzen badu bere ideia politikoak ezartzeko; ezkerreko politika ez delako goitik behera inposatzen dekretuka, behetik gora eraikitzen baizik. Ezkertiarrak, gainera, ez du delegatzen bere ardura politikoa politikoengan; berak egin egiten du, egunez egun egin ere.

Koldo Tapiak berriki esan duenarekin bat nator. Elkarte batez ari zela zioen beldur diola gehiegizko profesionalizatzeari eta erakundetzeari, zurrunegia baita. «Kontrolatzeko nahiaz, non-zer sortuko zaion beldurrez» bizitzea gerta dakioke elkarteari. Horren ordez, zelulaka funtzionatzeko aholkatzen zuen berak, nork bere autonomiaz, bakar bat ere gailendu gabe gainontzekoek egiten dutena kontrolatzeko. «Pentsamendu dialektikoa» aldarrikatzen zuen, «eztabaida kritikoa». Eta hori guztia egiteko ez da gobernua noiz eskuratu zain egon behar.


 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo