GARA > Idatzia > Kirolak > Bruesa

Bruesa Gipuzkoa Basket

Lasok bi urtez luzatu du kontratua Bruesa GBCrekin

Teknikari gasteiztarraren eta Gorka Ramoneda presidentearen hitzetan, negoziaketa «erraza eta azkarra» izan da. Epe luzerako politika jarraitzen du, bere ustez, «aldaketek ez baitute arrakasta bermatzen».

p042_f01_097x124.jpg

Arnaitz GORRITI | DONOSTIA

Inor gutxi harrapatuko zuen ezustean albiste honek. Pablo Laso gasteiztarrak jarraituko du Gipuzkoa Basketeko aulkiaren arduradun nagusi izaten hurrengo bi urteetan. Akaso kontratuak hurrengo denboraldiaz haratago begiratzea harritu lezake baten bat, baina talde donostiarrak hasieratik arabarrarenganako erakutsitako konfiantza kontuan hartuz gero, ez da harritzekoa.

Gorka Ramoneda presidente berria eta Pablo Laso irribarretsu azaldu ziren prentsa aretora. Han, espero bezala, kazetari andana zegoen albistearen zain. Ramoneda jauna izan zen hitza hartzen aurrenekoa eta atzokoa klubarentzat «egun historikoa» zela esanez ekin zion hitzaspertuari.

«Negoziaketa erraza eta azkarra izan da. Hala, denon artean hurrengo bi urteetan Pablo Lasok Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile izaten jarrai dezan erabaki dugu», bota zuen, beti ere irribarretsu, Ramonedak.

Kontratu luzapena urtebeterako izan beharrean bi urterako izatea taldearen politikarekin zerikusia duen kontua dela argi utzi zuen Miguel Santosen ondorengoak. «Aurkezpen egunean esan nuen moduan, epe luzerako proiektuen aldekoa naiz», gaineratu zuen Gorka Ramonedak. «Duela bi urte ACB Ligara itzultzen laguntzeko urtebeterako kontratua sinatu genuen Pablorekin, baina beste urtebeterako luzatu genion denboraldi erdian, bere lanarekin oso pozik geunden eta. Igoera erdietsi genuen eta aurtengo helburua ere, mailari eustea, bete du. Beraz, bere lanarekin oso pozik gaudelako erabaki hau hartzea pentsatu dugu. Izan ere, Pablori esker, lan taldea une oro bat eginda egon da eta, horren ondorioz, liga amaitu baino lehen eskuratu dugu salbazioa. Urtean zehar lan taldean ez da aldaketarik egon, nahiz eta gorabeherak izan diren, ViveMenorca edo Cajasolen aurka nozituriko porrotak, adibidez. Lan taldearengan erabateko konfiantza izan du une oro eta azpimarragarria dela deritzot».

«Pazientzia galdu eta aldaketa asko egiteko ohitura dago. Esaterako, Menorcak sei jokalari eta entrenatzailea aldatu ditu urtean zehar, eta maila galdu du. Murtziak eta CAI Zaragozak ere aldaketa pila bat egin dituzte, eta bietako batek maila gal dezake. Azken batean, denboraldi erdiko aldaketekin diru asko xahutzen da eta horiek ez dute arrakasta bermatzen», amaitu zuen presidenteak.

Erronkaz erronka

Pablo Lasok ere antzeko hitzak izan zituen. Donostiarrekin sinatzearen erronka eta, bi urte geroago, taldea ACB Ligan sendotzearen erronka ere izan zituen hizpide entrenatzaile gasteiztarrak.

Ondorioz, klubaren eta Lasoren egokiera «jarraitzearen aldekoa» izan zela aitortu zuen Gipuzkoa Basketeko teknikariak. «Bi pertsonek elkar ulertzeko borondatea baldin badute, askoz errazagoa da akordio batera iristea».

Lasoren hitzetan, «erronka pertsonala izan zen duela bi urte Gipuzkoa Basketek egindako eskaintza onartzea. Taldea jaitsi berri zen eta lan taldea ia goitik behera aldatu behar izan zuen. Profesional bikainen ondoan egin dut lan tarte honetan eta, noski, ez dut eskaintza hura onartu izanaren damurik. Hala, denon arteko erronka taldea berreraikitzea zen eta betebehar hori pixkanaka betez joan gara. Meritu handiko kontua da bi urteotan taldea erabat eraberrituz berriro ACB Ligara itzultzea eta gero bertan mantentzea».

«Etorkizunak, berriz, taldea ACBn sendotzeko erronka dakar. Klubaren historian lehenengoz maila errepikatuko dugu hurrengo denboraldian, eta maila hau gorena da. Horrek beste pauso bat ematera behartzen gaitu eta taldea sendotzera bultzatu behar gaitu. Bide okerra hartuko genuke orain arte lorturikoa aski izango bagenu», amaitu zuen Lasok.

Galdera-erantzunen tartean, berriz, kontuz ibiltzea nahiago izan zuten bai Ramonedak bai Lasok. «Liga hau oraindik ez da amaitu. Beraz, ez dugu uste balizko izenen berri ematen hasteko ordua denik», adierazi zuten. Bestalde, Lasoren kontratu berritzeak ez du gainontzeko teknikarien kontratua luzatuko denik esan nahi. Liga amaitu ondoren hasiko dituzte elkarrizketak.

Baskonia-Bruesa GBC, a puerta cerrada

Con el fin de que John Lucas, nuevo base baskonista, se vaya haciendo a su nuevo equipo, Tau Baskonia y Bruesa GBC se enfrentarán esta tarde en un partido a puerta cerrada.

Este duelo entre gasteiztarras y donostiarras le servirá a Lucas para ir poniendo en práctica todo lo que está asimilando. Asimismo, Dusko Ivanovic podrá valorar las posibilidades de Lucas.

El base estadounidense, que llegó la semana pasada a la capital alavesa, se va a encontrar con la responsibilidad de ser el único relevo de Prigioni, después de que una lesión de isquiotibiales haya obligado a Ilievsky a guardar reposo durante las próximas tres o cuatro semanas.

Por otro lado, el base argentino del cuadro baskonista recibía, por tercera ocasión, el galardón de mejor base de la temporada regular de la Liga ACB. Los votos de los entrenadores, jugadores, prensa y aficionados decidieron conceder al de Río Tercero este premio, tras superar en la votación a Ricky Rubio y Kristaps Valters. Prigioni declaró sentirse «orgulloso», pero afirmó que «lo cambiaría por saber que mi equipo va a ganar la liga». A. G.

malagako partida

ACB Ligako azken jardunaldia maiatzaren 9an jokatuko da. Partida guztiak 18.15ean hasiko dira, baina Unicajak eta Gipuzkoa Basketek Malagako Martin Carpena pabilioian elkarren aurka jokatuko duten partida 19.00etan hastea erabaki dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo