Costa Blanca II. Trofeoa
Euskal Herria eta Valentzia, bi kultura aurrez aurre
Xala eta Lasa III.a Aspeko pilotariak Sarasol II.a eta Genoves II.a valentziarren aurka arituko dira Bilbon.
Imanol CARRILLO | DONOSTIA
Pilota bereziki Euskal Herriko kirola izanda ere, ez da berau harriari astintzen zaion leku bakarra, eta azken urteetan hori gertutik ikusi ahal izan dute jarduera honen jarraitzaileek. Izan ere, Valentziako eta bertoko pilotariek lehia ugari jokatu dituzte elkarren aurka, atzerrian batzuetan eta etxean besteetan.
Negua atzean utzita, udara gertu, eta udaberrian sartuta, ostiralean, Bilboko La Esperanza pilotalekuan, Costa Blanca II. Trofeoa jokatuko dute Xala eta Lasa III.a Aspeko pilotariek Valentziako Sarasol II.aren eta Genoves II.aren aurka.
Saioa 19.30ean hasiko da, lehen mailako pilotari ez profesionalek eskainiko duten pilota erakustaldi batekin. Bertan, kirolari valentziarren artean, Pasqual II.a eta Adrian II.ak jokatuko dute, eta aurkariak Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak aukeratutako bi pilotari izango dira. Lehen norgehiagoka honen ostean arituko dira lau protagonista garrantzitsuak: Xala-Lasa III.a eta Sarasol II.a-Genoves II.a.
ETBk bi partidak grabatuko ditu ondoren igande eguerdian ETBtik eta ETB SATetik eskaintzeko. Valentziako Canal 9 kateak ere neurketa eskainiko du.
Euskal Herriko pilotariak aski ezagunak dira hemengo jarraitzaileentzat, baina Valentziakoak ezagutzeko aukera aproposa izan daiteke. Modalitatea bera ere oso ezberdina da, ez da hemen ezagutzen duguna bezalakoa. Izan ere, pilotak eta eskuko babesak bestelakoak izateaz gain, ostiralean arituko diren valentziarrak escala i corda eta raspall modalitateetan aritutakoak dira.
Honez gain, «trinket» deituriko kirol aretoetan aritzen dira pilota astintzen, baina hauek ez dira Ipar Euskal Herrian ezagutzen ditugunak bezalakoak. Valentziako trinketak oso luzeak izaten dira, lau horma dituzte, eta batzuetan harmailak kantxa barruan geratzen dira, alde batean -hemengo trinketak ezkerrean dituzten teilatutxoa izango balitz bezala-. Honekin batera, pilotalekuaren erdian zinta bat ipintzen dute, tenis partida baten antzera. Hala, pilotari bakoitza alde batean jarri eta bata bestearen pilotakadei erantzuna ematen saiatu behar da, betiere pilota zinta gainetik pasaz eta bi bote eman aurretik joz.
Hala ere, nahiz eta pilotari valentziarrak era honetako trinketetan aritu, urtean zehar hemen ezagutzen ditugun pilotalekuetan ere lehiatzen dira, ostiralean egingo duten bezala.
Aurkariak
Xalak eta Lasa III.ak aurrez aurre izango dituzten pilotariei dagokienez, Jose Maria Sarasol Solerrek, Sarasol II.ak, 38 urte ditu eta valentziar pilotako historiako mitger onena -taldeka jokatzen dutenean, aurrean ipintzen den pilotaria- izendatu dute.
Taldeka bederatzi final jokatu ditu -horietatik lautan irabazi du-, zifra hori lortu duen pilotari bakarra izanda. Irabazitako azkenekoa 2007-08 denboraldian izan zen eta bertan Genoves II.a izan zuen bikote.
Garai hartan eta ostiralean lankide izango duen Jose Cabanes Corcera, Genoves II.a, Valentziako pilotaren historiako pilotaririk onena izan den Paco Cabanes El Genovesen semea da. Une honetan, 27 urte dituen Genoves II.ak guztien gainetik menperatzen du valentziar trinketa. Circuit Bancaixako azken bi tituluak irabazi ditu, baina buruz burukoan oraindik ez du garaipenik lortu, nahiz eta lau aldiz iritsi den finalera. Bertan, modalitate honetan liderra den Alvaroren aurka porrot egin zuen. Argi dago biak gogotsu etorriko direla Euskal Herrira.
Tras los primeros partidos de cuartos de final del Campeonato Manomanista, este fin de semana es el turno para los otros dos encuentros de esta eliminatoria. Pero, para ello, los protagonistas deberán elegir antes el material de cara a sus respectivos duelos. Así las cosas, Rubén Beloki y Asier Olaizola se darán cita hoy, a las 11.30, en el Labrit de Iruñea para separar las pelotas del encuentro que les enfrentará el próximo sábado.
El zaguero de Burlata -vencedor del Manomanista en 1995, 1998, 1999 y 2001-, llega a la cita tras vencer en octavos de final a Imanol Agirre por 22-11. Olaizola I, en cambio, debutará en el campeonato de este año y, tras el entrenamiento que realizó el lunes en el frontón de la capital navarra junto a Urrizelki, en un principio parece que no tendrá ningún problema para disputar el choque tras la rotura de fibras que sufrió hace varias semanas.
El duelo de este fin de semana se puede catalogar de revancha, ya que los dos navarros ya se midieron el año pasado en el Beotibar de Tolosa, en octavos de final. El triunfo en aquella ocasión fue para Olaizola I, que ganó 22-6.
Sarasol II.a Circuit Bancaixako -taldeka jokatzen den txapelketa- zazpi finaletara iritsi da, eta lautan lortu du garaipena. Genoves II.ak, aldiz, txapelketa honetako azken bi tituluak lortu ditu. Gainera, nahiz eta eskuina izan, bi eskuekin ondo moldatzen den pilotaria da.