Bat Formula
Williams-Toyota taldea nagusi, Montmeloko zirkuituko lehen saio libreetan
GARA | MONTMELO
Bat Formulako zirkuak atzo izan zuen aurreneko kontaktua Europan, Bartzelonako Montmeloko zirkuituan, hain zuzen. Aurreneko entrenamendu saio libreetan Williams-Toyotako pilotuak izan ziren nagusi, Nico Rosbergek eta Nakajimak lortu baitzituzten bi denbora onenak.
Goizeko saioan, berriz, Brawn GP taldeko Jenson Buttonek, Bat Formulako sailkapeneko liderrak, egin zuen denbora onena, baina arratsaldean seigarren lekuraino erori zen.
Omenaldia Hamiltoni
Bestetik, Lewis Hamiltoni omenaldia egin zioten atzo 2008ko munduko txapelketa irabazi izanagatik. Pilotuaren plaka Montmeloko «Txapeldunen Etorbidean» izango da aurrerantzean.