Euskara garatu beharra dagoela esan du Bizkaiko Auzitegiko presidenteak
GARA |
Euskararen erabilera normaltzea bere erronka nagusietako bat izango dela esan zuen atzo Bizkaiko Auzitegiko presidente berri Angel Gilek.
Horrela, talde euskaltzaleek maiz salatu duten egoera onartu du Gilek. Herritar euskaldunekin duten hartu-emana hobetu beharra dutela esan du.
Mikel Cabieces Gobernu espainoleko ordezkariaren aurrean egin zuen kargu hartzea, bai eta hurrengo Justizia sailburu izango den Idoia Mendiaren aurrean ere. Ertzaintzako, Poliziako eta Guardia Zibileko ordezkariak ere izan ziren ekitaldian.