GARA > Idatzia > > Mundua

Palestinaren egoera salatzeko Gasteizen egingo den manifestaziora deitu dute

p019_f02_138x084.jpg

GARA |

Arabako hainbat gizarte eragilek, musikariak, kazetariak, bertsolariak eta abar, Palestinarekin «elkartasunez» manifestua aurkeztu eta hilaren 16an Gasteizen egingo den manifestaziora deitu zuten.

«Euskal Herriko administrazioek baita estatuek ere Palestinak bizi duen egoera aho txikiarekin salatu eta aldi berean, Israelekin mota guztietako harremanak -ekonomikoak, militarrak, kulturalak...- dituzte. Gure herrietako enpresa asko eta askok israeldar enpresekin etengade daude salerosketak egiten. Izan ere, etekinari bakarrik erreparatzen dionarentzat, ez dago odolez zikindutako sosik», nabarmendu zuten Gasteizen eginiko agerraldian.

«Beraien burua artista moderno eta bakezaletzat hartu baina palestianarren genozidioa justifikatzen dituzten israeldar artistak lasai asko ikusten ditugu Euskal Herriko agertokietan. Ikusten dugu ere nola hemengo unibertsitateek Israelekin irakaskuntza harremanak normalizatuak dituzten Gauza bera gertatzen da kirolariekin. Horregatik guztiagatik, guri dagokigu elkartasun lekukoari eustea», azaldu zuten.

Oihane Pereak, Arabako bertsolari txapeldunak, eta Txerra Bolinagak, RIP eta Karocerias Betoñoko musikariak, irakurri zuten agirian, mendebaldeko agintarien «hipokresia» salatu zuten.

«Gure arloetan israeldar adierazpen ororentzat boikot jarrerak bultzatuko ditugu eta, aldi berean, gure palestinar lagunekin elkarlanak bultzatuko ditugu euren eskubideak errespetatzen dituzten arte», plazaratu zuten.

Ildo horretan, errefuxiatuek beraien etxeetara itzultzeko duten eskubidea aldarrikatu eta Cisjordaniaren okupazio militarra nahiz palestinarrekiko bazterketa bertan behera uztea exijitu zuten

Hilaren 15ean, Nakba ospatzen da. Hori oinarri hartuta, manifestazioa deitu zuten Bilbo plazan 17.30ean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo