GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Txekiar Errepublikako krisi politikoa Europar Batasunak bizi duen krisiaren isla da

Txekiar Errepublikako presidenteak, Vaclav Klausek, hemendik urria arte herrialdea kudeatuko duen trantsizio Gobernua izendatu zuen atzo. Jan Fischer izango da aurrerantzean Txekiako lehen ministroa, eta teknokrataz osatutako Gobernua gidatuko du. Iragan martxoan Mirek Topolanek eskuindarrak zentzura mozioa galdu zuenetik, txekiar politikagintza nora ezean ibili da. Abiatutako Gobernu berriaren funtzioak mugatuak dira, nolanahi ere, eta, gainera, egoera gatazkatsuari aurre egin beharko diola aurreikus daiteke, bai barne bai kanpo mailan.

Gatazka hauetatik garrantzitsuenetakoa Klaus presidenteak berak Europar Batasunarekin sortu duena da. Txekiako Parlamentuak Lisboako Tratatua aurrera ateratzearen alde bozkatu du dagoeneko, baina Klaus beto eskubidea erabiltzen ari da erabakia atzeratzeko. Gainera, Txekiar Errepublika da egun EBko Presidentetza bere gain duen herrialdea eta oraindik hilabete falta da agintaldi hori amaitzeko. Era honetan, Europako erakundeek uneotan bizi duten krisi politiko sakonari bere ordezkari izan den herrialdearen barne krisia gehitu zaio. Krisia krisiaren atzetik, eta europar eraikuntza kinkan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo