Iraganera bidaia, Mirandaolako olagizonen lanaren eskutik
Mirandaola Eguna ospatu zuten atzo legazpiarrek, bertako burdinola protagonista den eguna. Olagizonen esku-lanaren bidez burdinola martxan jarri eta XVI. mendera bidaiatzeko aukera paregabea izan zen. Ondoren, jai giroa nagusitu zen; erromeria eta herri bazkaria.Odeia AIESTARAN | LEGAZPI
Legazpiarrek jaietako azken eguna ospatu zuten atzokoan, Mirandaola Eguna hain zuzen ere. Orain gutxi arte burdinolako lana zuzenean ikusteko egun bakarra zen atzokoa eta beraz, jakin-min eta ohore handia izaten dute bai herritarrek eta baita kanpotarrek ere.
Orain, berriz, martxotik azarora, hileko lehen igandean ere burdinaren prozesua ikusteko aukera dago eta Jone Dorronsoro Legazpiko Kultura zinegotziak adierazi bezala, «erromeria kutsua gailentzen ari da eta interes gutxiago ere pizten du». Halere, Mirandaolako parkea haur, gazte eta helduz bete zen atzokoan, ohiturari jarraituz.
Eguna Legazpin hasi zuten txistulariek, dantzariek, udalbatzako kideek eta herritarrek. Prozesioan Mirandaolako elizara joan ziren Gurutze Deunaren erlikia bertara itzuliz eta modu honetan 1580ko miraria irudikatuz. Iraganean igandea jai eguna izaten zen eta, ondorioz, erabat debekatuta zegoen lan egitea. Urte hartako maiatzean, ordea, olagizonek lan ugari zutela-eta lanera joan beharra izan zuten ezinbestean. Kontatzen dutenez, Jainkoaren kastigu gisa, gurutze bat agertu zitzaien bertan. Horregatik, hori gogoratuz herritik Mirandaolara igotzen dute orain gurutzea.
Gerturatutako guztiek gogo biziz itxaron zuten unea heldu zen ondoren; ezpata-dantzariek olagizonei ongi-etorria egin eta burdinola martxan jarri zen unea.
XVI. mendean bezala
Berrogei eta berrogeita hamar pertsonako taldeetan, 14.00ak arte izan zuten aukera bertaratutakoek burdinolaren funtzionamendua eta sei olagizonen lana ikusteko.
Juan Manuel Portalo da atzoko egunean olagizon papera hartu zuenetako bat eta berak azaldu bezala, «XVI. mendean egiten zuten lana erakustea» da euren asmoa. Horretarako behin eta berriz egin zuten eskuz burdinaren prozesua.
Lehenbizi ubideko ura gurpil hidrauliko baten gainera isurtzen da, hori biraraziz. Higidura, ondoren, hauspoetaraino ailegatzen da ardatzen bidez eta, ardatzak duen hortz-koroaren bidez, higidura zirkularra goitik beherako higidura bihurtzen da.
Hauspoaren garrantzia da hain zuzen ere Portalok azpimarratu zuena. Izan ere, aurkako higidura duten bi hauspo daude Mirandaolan, «batek haizea sutegira botatzen duen bitartean, bestea airez puzten da». Sutegian tenperatura egokia lortzen denean, burdin minerala bertan sartu eta ondoren gabiaren bidez kolpatu eta nahi den forma ematen zaio.
Egunak eman zuen besterik ere. Burdinola martxan ikusteaz gain, erromeria, bertsolariak, antzerkia, trikitilariak eta bazkari herrikoiaz gozatzeko egun pasa izan baitzen atzokoa.
Arratsaldean, herrira itzultzea egin zuten, hurrengo urtean berriz bueltatzeko asmoz, noski.
El arquitecto Iñaki Uriarte, premio Mario Roveda por su labor en defensa del patrimonio, junto con algunas entidades y personas, «a falta de una representación directa en los organismos internaciones en Euskal Herria», solicita la declaración del itinerario de las calles Urola Kalea y Elbarrena Auzoa de Legazpi como Bien Cultural Calificado con la categoría de Conjunto Monumental.
El escenario secuencial industrial reúne -según Uriarte- las suficientes cualidades que lo hacen merecedor de su reconocimiento como Bien Cultural Calificado y que se concretan en los siguientes siete valores: histórico, urbanístico, singularidad, espacial, integridad, iconográfico, tecnológico y social.
Añade, además, que la declaración de Bien Cultural Calificado, además de garantizar su protección jurídica, supondría el reconocimiento explícito de su indudable relevancia cultural.
En caso de considerarse la iniciativa, se trataría de la primera inscripción como Bien Cultural de un paisaje Industrial en Euskal Herria.
O.A.