GARA > Idatzia > Kirolak > Osasuna

Sevilla, Bartzelona eta Real Madril izango ditu aurkari datozen jardunaldietan

Hurrengo hiru aurkariek baino, bere buruak beldurtzen du

Getaferen aurka itxura tamalgarria eman ostean, gorritxoak gaur itzuliko dira entrenamenduetara Liga amaitzeko geratzen diren hiru partidetatik, gutxienez, bi garaipen lortzen saiatzeko. Sporting dute atzetik nafarrek, bi puntutara, baina kontrako gol-aldea dutela.

p036_f01_097x164.jpg

GARA | IRUÑEA

Jokoa eta jokalarien sasoia bihurtu dira Osasunarentzat Lehen Mailan jarraitzeko oztopo nagusiak. Eskuragarriak ziren bost partidetan puntu bakarra lortuta, Sevillaren, Bartzelonaren eta Real Madrilen aurka bi garaipen lortu beharrean dago orain.

Iruindarrak gaur itzuliko dira entrenamenduetara Getafeko partidak utzitako moral zauritua sendatzeko helburuarekin. Gorritxoek joko negargarria egin zuten Iruñetik joandako 1.500 jarraitzaileren aurrean. Adibide gisa, jokalari batzuk barkamen eske joan ziren harmailetara, zaletu gorriek erantzunik izan ez zuen erakustaldia egin zutelako bertatik: azken hogei minutuak isildu gabe, taldea animatu nahian, dagoeneko markagailuak 3-0 emaitza erakusten zuela.

Aldageletan ere nabaria da egonezina eta Camacho eta jokalarien arteko distantzia. Entrenatzaileak epaileak erabili izan ditu aitzakia gisa azken partidetan, baina kontrako norabidean doa Krutxagaren eta Puñal kapitainen diskurtsoa. Errua jokalariei ere leporatu izan die Camachok, inolako autokritikarik egin gabe.

Kirol arloan, argi dago zein izango den Camachoren plana: Nekounam eta Sergio itzuliko dira hamaikakora, azken hau zigortuta egongo den Miguel Flañoren tokia betetzeko. Zailagoa izango du Natxo Monrealen hutsunea betetzea. Aukera bakarra Getafen egindakoari berriz heltzea da: Javier Flaño bertan jarri edo hau eskuinean kokatu eta Azpilikueta ezkerrera pasa. Juanfran ere hamaikakora bueltatu daiteke Hidalgoren ordez, eta ikusteko dago Masoud ere goian sartzen ote duen. Zaleak ere nahiko kezkatuta daude Roberto atezainak 2-0ekoan egin zuen akats handiarekin, eta oro har ematen duen segurtasun faltarekin, baina ez dirudi hiru norgehiagoka falta diren unean toki horretan aldaketa egongo denik.

Sportingekiko duten bi puntuko aldea oso eskasa zaie gorritxoei. Izan ere, goal-average galdua du Osasunak, eta ondorioz, Sportingek partida bat irabazten badu, Osasuna irabaztera behartzen du, eta berdinketarik ez du nahikoa izango. Norgehiagoka errazagoak ditu Sportingek: Malagaren aurka etxean, gero Valladoliden jokatu behar du, eta Recreativorekin Molinonen. Horietatik bi irabaziko balitu, Osasunak gutxienez bost puntu beharko lituzke.

Azken hiru partidak

Txanponaren beste aldea Osasunari geratzen zaizkion hiru neurketetan dago. Izan ere, Sevillak eskura du Champions-erako txartela, eta asteburuan bertan lor lezake matematikoki, baina balizko porrot batek ez luke dena pikutara bidaliko.

Bartzelonari dagokionez, Liga hurrengo astean irabaziko duela ematen du, eta kasu horretan Guardiolak zera iragarri zuen igandean: Osasunaren aurka B taldeko jokalariak jar ditzakeela, Champions-eko finala hortik lau-bost egunetara jokatuko baitu. Alves eta Abidal izan litezke Osasunaren aurka arituko diren titular bakarrak, biak finala jokatu ezinean daudelako, Londreseko finalerdian jasotako txartel gorrien ondorioz.

Azkenik, Real Madril bisitari izango du Camachoren taldeak. Begi bistakoa da talde honen gainbehera azken partidotan. Denboraldi bukaera duina egiteko eskatu zien atzo presidenteak, baina jokalariek argi uzten dute beraientzako bukatu dela.

sarrerak, 20 eurotan

Zuzendaritza Batzordeak, aurreko partidetan egin duen era berean, sarrerak 20 eurotan jarri ditu bazkideen eskura. Gaurtik aurrera har daitezke. Neurri honekin, Sadar betetzea lortu dute Sporting, Athletic, Malaga eta Recreativo-ren aurka.

Monreal sufre una contusión en el tibio-astragalino

Tras recibir un golpe el domingo, el lateral zurdo de Osasuna Nacho Monreal fue sometido ayer a pruebas radiológicas, donde se observó una contusión en la zona tibio-astragalina. Hoy a la mañana se le realizarán nuevas pruebas para conocer el alcance de la lesión.

El Real Unión se medirá al Cádiz en la Fase de Ascenso a Segunda A

El Cádiz será el rival del Real Unión en la primera eliminatoria de la Fase de Ascenso a Segunda División. El partido de ida se jugará en el estadio Ramón de Carranza el próximo domingo mientras que la vuelta se disputará en Irun el 24 de mayo.

El vencedor logrará el ascenso a Segunda División mientras que el perdedor pasará a las eliminatorias que jugarán los segundos, terceros y cuartos clasificados de cada grupo de la liga regular.

Iñaki Alonso, entrenador del conjunto irundarra, reconoció que va a ser una eliminatoria «durísima para los dos y espectacular», a la vez que anunció que «el Cádiz tiene un problema», en referencia a que le haya tocado su equipo.GARA

Insa se recupera del traumatismo craneoencefálico

El mediocampista del Eibar Nacho Insa fue dado de alta ayer al encontrarse muy recuperado del traumatismo craneoencefálico, sufrido en el transcurso del partido jugado el sábado en Ipurua ante el Hércules. El jugador entrenó al margen del grupo, como medida de precaución.

El Alavés señala Día del Club el derbi ante el Eibar

El derbi del sábado entre Alavés y Eibar ha sido declarado Día del Club. Los precios oscilan entre los 20 y 30 euros para los abonados, y entre 30 y 50 euros para las personas que no sean socias. Las entradas se pueden adquirir en las oficinas del club hasta el mismo día del partido.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo