GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Koldo Aldabe 2009/5/14

Harrituta

berria

Zur eta lur. Ahoa bete hortz. Harrituta. Herbehereetako Abokatuen Elkarteko kide eta AED Europako Abokatu Demokraten Elkarteko batzordeko ordezkari Cheryl Lucassen-ek halaxe jarraitu du Ibon Meñikaren torturak salatzeagatik Aiert Larrarte eta Julen Larrinagaren aurka egindako epaiketa.

«Zuek ez zaudete erabat harrituta? Normala egiten zaizue epailearen jarrera? Ohikoa da? Ezin dut sinetsi zein normaltasunekin hartzen duzuen egoera». Ezohikoa, harrigarria izatea normaltzat daukagun seinale. Arrunt bilakatu da, harritzeko gaitasuna galdu dugu. Bai epaiketei dagokienez, bai atxiloketei, bai inkomunikazioari eta torturari, bai ilegalizazioei, bai hauteskunde prozesu judizializatuei eta emaitzei, bai adierazpen askatasunari, bai lehendakari bat eta buruzagi politikoak akusatuen aulkian eserarazteari, bai indar armatuak Gernikako juntetxea zapaltzeari...

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo