GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Berezkoak Angeluko Torneoa

Ibarrolak eta Ozafrainek argi utzi dute zergatik lortu duten Binakako txapela

Jon LEUNDA | ANGELU

Ibarrolak eta Ozafrainek, Binakako Txapelketako txapeldunek, argi eta garbi erakutsi zuten ez zutela kasualitatez lortu herenegun gauean Angeluko Torneoko lehen finalerdiko garaipena. Orduko finalistak, Sorhuet eta Etxeto, berriro ere mendean hartu baitzituzten, honakoan, 40 eta 36.

Norgehiagoka bikaina izan zen, eta 95 minutuko iraupena izan arren, zaleek gozatu bikaina hartu zuten. Hasieratik atera zen txapela faboritoen alde, eta markagailuan ere gehienetan aitzinetik izan ziren. Hala ere, 33-33 berdindu zutenean edozer gerta zitekeela ematen zuen, baina Ibarrolak eta Ozafrainek ez zuten hutsik egin.

Aurrelari bakoitzak hiru tanto egin zituen saketik, eta honela joan zen markagailua: 4-1, 5-5, 11-5, 18-8, 22-14, 29-22, 29-29, 32-32, 33-33 eta 40-36.

Finalean aurrez aurrez, Xala eta Waltari izango dituzte, beraiek irabazi baitzuten beste finalerdia, 40-20 Etxeberriren eta Harizmendiren aurka, 58 minutu pilotan aritu ostean. Aurreko partida bikaina izan bazen ere, ezin esan gauza bera beste honi buruz, Etxeberrik eta Harizmendik beren alderik ilunena erakutsi baitzuten. 10 kintze egin zituen saketik Xalak, eta lau gutxiago Etxeberrik. Markagailua honela joan zen: 0-5, 6-6, 8-8, 9-9, 10-10, 11-11, 21-13, 27-18 eta 40-20.

Finala asteazken gauean, 20.00etatik aurrera, jokatuko da Angelun, eta sarrerak agortu egingo dira, lehen egunean, bi finalerdiak ikusteko gertatu zen bezalaxe, eta hori oso berri ona da, dudarik gabe.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo