GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Sokatira

Goiherrik bigarrengoan ere ez du hutsik egin, eta txapela oso gertu dauka

J.L. | DONOSTIA

Goiherri taldekoek esku-eskura daukate 680 kilotako txapela, bigarren jardunaldian ere beraiek izan baitira jaun eta jabe. Berriro ere Gaztedi sailkatu zen bigarren. Jardunaldi baten faltan, oso zaila izango da inork Goiherriri txapela kentzea.

Berdeek berriro ere saioko tiraldi guztiak irabazi zituzten. Bigarren Gaztedi izan zen, aurrekoen aurka galdu, eta beste guztiei irabazita. Hirugarren postuan berdinduta geratu ziren Goiherri B eta Mutriku. Aurrekoekin galdu, atzekoei irabazi eta beraien artean berdindu ostean. Areso, bosgarren izan zen, Getxori bakarrik irabazita, eta azken hauek itxi zuten sailkapena, tiraldi guztiak galduta. Sailkapen nagusian Goiherrik 12 puntu ditu, eta biren aldea kentzen dio Gaztediri.

Nafarroan, launakoa amaitu da, eta Berriozar A, Sakana eta Amaiur izan dira txapeldunak, 300 kilotan, 265 kilotan eta 250 kilotan. Azken jardunaldian ez zen inongo ezusterik izan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo