GARA > Idatzia > > Kultura

Eszenak

Lau egunez kale antzerkiak hartuko ditu Mauleko kaleak, «Mai en scène» jaialdian

Ainize BUTRON | BAIONA

«Mai en scène» maiatzeko Mauleko antzerki jaialdiaren VII. edizioa izango da maiatzaren 28tik 31ra. Lau egunez, antzerki emanaldiak izango dira Zuberoako hiriburuko bazter guztietan. Jubilatuen etxetik, herriko plazaraino, txotxongiloak, zirkua, txarangak, musika emanaldiak eta kantaldiak entzun eta ikusi ahalko dira. Tokia antzerki taldeak antolatua, festibalak berriz ere, ikusle zabal bati zuzenduriko egitaraua finkatu nahi izan du. «2009ko edizioa bizi poetiko, aske, inspiratu, borrokalari eta bizi baten ispilu da», nabarmendu zuten antolatzaileek. Ikusgarriak euskaraz zein frantsesez izango dira. Jaialdiak, izan ere, maiatzaren 28an, arratsaldez zabalduko ditu ateak Txaribari Bilboko Panta Rey konpainiaren txontxongilo ikusgarriarekin. Eta, Angeluko Au fil du théâtre konpainiak jarraituko dio «Zure txanda Malu!» lanarekin, beti ere txotxongiloak nagusituko direlarik. Arratsean, berriz, kale antzerkia preziatu ahalko dute hiri gaineko plazara hurbiltzen diren ikusleak «Domi and Claude« Carnage Production taldearen emanaldiarekin. Ondotik, egunero, goizetik aldizkatuz joanen dira emanaldiak. Marché de l'été Bordaleko konpainiaren «Jeu de Pistes à Volubilis« soinu eta bideo antzerkia, Volubilis taldearen «My System for ladyes and gentlemen aussi« dantza-antzerki emanaldia, eta Bataclowns pailazo taldearen «Le Bocal« ikusgarria preziatu ahalko dira Maulen. Horiekin batera, Elaudi musika taldea, Manouche jazz kontzertua eta txarangak azalduko dira. Orotara, lau egunez, hamar bat konpainia izango dira Mauleko txokoetan. Kale antzerkiaren aniztasuna agerian jarri du, aurten ere, Tokia antzerkiak eskaini egitarauak. Horrenbestez, taldeko arduradunek adierazi zuten urtez urte jaialdia laguntzaileen bidez antolatzea lortzen dutela. Horrela, emanaldi gehienak doan izango dira. «Konpainia gehienak indar bat egin dute gure jaialdian parte hartzeko».

Ikusgarriekin batera, animazio ugari izango da Maulen jaialdiak iraun artean. Tailerrak, Claude Labaten inkisizioari buruzko hitzaldia, soinu eta musika tresnen inguruko erakusketa izango dira, besteak beste.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo