2009 giroa Aurreneko erlojupekoa
Menchov da lider berria, baina guztia erabakitzeke dago
Di Lucak lan ona egin zuen eta bigarren lekuan dago sailkapen nagusian, 34 segundora. Leipheimer da hirugarrena, 40 segundora. Pellizotti, Sastre, Rogers eta Basso ere hurbil daude, hiru minuturen barruan.
Arnaitz GORRITI | BILBO
Denis Menchov, Danilo Di Luca eta Levi Leipheimer. Horra aurtengo Giroa irabazteko hiru hautagaiak. Hamabigarren etapak, Sestri Levante eta Riomaggiore arteko 60,6 kilometroko erlojupeko gogorrak galbahea majo pasa zuen eta, ondorioz, hiru txirrindulariok dira aurtengo aurreneko hiru asteko itzulia irabazteko hautagai nagusiak.
Menchov, Nafarroan bizi den errusiarra, da lider berria, Di Lucarekiko zuen minutu eta 20 segundoko atzerapenari buelta eman ondoren. Hala ere, Rabobankeko liderrak ez du halako abantaila ikaragarririk atera, 2007ko Giroko irabazleak, Danilo Di Lucak, lan bikaina egin zuen-eta. Hala, laugarren postutik zazpigarrenera sailkaturik dauden Pellizzoti, Sastre, Rogers eta Bassok ere aukerarik izan lezakete, denak ere liderrarekiko hiru minutu edo gutxiagora daude-eta. Aurtengo Giroari mendiko lau etapa amaiera eta azken eguneko erlojupeko laburra falta zaizkio. Askotxo irabazle zein izan daitekeen jakiteko.
Denborarik onena beti
Giroa ongi baino hobeto prestatu duela argi erakutsi zuen atzo Menchovek. Aditu guztien aburuz, atzoko erlojupekoak -aspaldion Giroak izan duen luzeena eta gogorrena- erakutsi behar zuen zeinek iritsi behar duen Milanora arrosaz jantzirik. Hala, Menchovek ez zuen indarrik azkenerako gordetzen lanik hartu eta erreferentzia puntu orotan denborarik onena erdietsi zuen, Astana taldeko Levi Leipheimerren markak gaindituz beti ere. Dena den, aitortu beharra dago azken unean luzetxo egin zitzaiola etapa errusiarrari, azken erreferentzia puntutik helmugara bidean 14 segundo berreskuratu baitzizkion estatubatuarrak. Astanako txirrindularia erregularragoa izan zen, baina Menchoven indarra larregizkoa izan zen berarentzat aurreneko kilometroetan.
Danilo Di Lucak, berriz, lasai ekin zion probari. Bere helburua ahalik eta denborarik gutxien galtzea izaki, nahiko konstante eutsi zion bere erritmoari eta, egiari zor, inork uste baino lan hobea egin zuen. Hala ere, erlojupekoa «amaiezina» egin zitzaiola onartu zuen helmugara iritsi ostean. «San Lucan, Monte Petranon nahiz Blockhausen, maglia arrosa ahalik eta arinen berreskuratu nahi dut», gaineratu zuen.
Garzellik, Pellizottik eta Bassok ere lan bikaina egin zuten. Liquigaseko italiarraren aburuz, «lasterketak irekita darrai. Nekea antzemango da oraindik».
Pedro Horrillo (Rabobank), mejora de las heridas tras su terrible accidente del pasado sábado. El ciclista de Ermua ya no necesita la respiración asistida durante todo el día y sus condiciones siguen mejorando, informaron ayer fuentes hospitalarias en una nota de prensa. «En los próximos días podrá incluso comenzar a estar sentado, una vez puesto un corsé termo-plástico especial de resina que sirve para controlar las fracturas en las costillas», rezaba la nota.
El corredor continúa ingresado en la planta de reanimación del complejo hospitalario «Hospitales Reunidos» de Bérgamo, tras protagonizar el pasado sábado una escalofriante caída en el descenso del Culmine di San Pietro.