GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Berezkoak Angeluko Torneoa

Xalak eta Waltarik, bikain jokatuz, aurreikuspenak apurtu dituzte

p039_f02_62228.jpg

IBARROLA-OZAFRAIN 22

XALA-WALTARI 40

Jon LEUNDA | ANGELU

Xalak eta Waltarik ezustea eman zuten herenegun gauean Angelun, eta egungo Binakako txapeldunak mendean hartu eta garaipena lortu zuten, norgehiagoka bikain bat jokatuta.

Ibarrola eta Ozafrain ziren faborito, dirua alde zuten. Binakako Txapelketa irabazi berri dute, eta Angeluko Torneoko finalerdian ere partida handia egin zuten. Atzo, ordea, Xalak eta Waltarik ere horrelaxe egin zuten.

Hasieratik faboritoak aitzineratu ziren, baina 6-6 berdindu ostean, urdinak nagusitzen hasi ziren. Kubatarrak sekulako norgehiagoka egin zuen, gibeletik jokatzen duenetik, seguru asko ere onena. Aurrean Xalak pilota batzuk galdu zituen, baina Lekuinekoa ere bikain aritu zen, aurkariei aukerarik eman gabe. Xalak, gainera, sakearekin asmatu egin zuen, eta atzean Waltarik erabat menperatu zuen Ozafrain, nahiz eta atzokoan ez zuen aukera gehiegirik izan.

Torneo honek ere utzi du berri txar bat, Etxetok min hartu baitzuen finalerdietako azkeneko kintzean, orkatilan. Lesioa oso larria da, Akilesen tendoia apurtu baitu, eta sei hilabetez geldirik egon beharko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo