GARA > Idatzia > > Kultura

World music jaialdiak

Munduko musikek ondo erroturik dituzte sustraiak gurean ere

Udako musika jaialdi erraldoietan rock musika nagusi bada ere, sustraidun musikek ere badute tartea gurean, aldiro aldiro antolatzen diren zuzeneko bakunez gain, propio world music deiturikoa jorratzen duten festibalen bitartez. Gaur hasita eta Eskoriatzan, esaterako, Mundumira izango da igandea bitarte. Gero, Mundua Tolosan eta Mendebala helduko dira irailean, Ermua eta Getxoko folk jaialdiei tokia egin eta zoko urrunetako doinuak gurera ekartzeko.

p044_f01_199x120.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Sustraidun edo folk musika, herri musika edo world music (inor haserretu ez dadin), dugu gaur aipagai, metalaz eta rockaz gain badugulako zer entzun eta dantzatu. Eta honen erakusle garbia dugu beti Debagoienan -2005ean sortu geroztik- eta aurten Eskoriatzan izango den «munduko kulturen festa»: Mundumira.

Jaialdiak herria kolorez jantziko du gaur hasi eta igandera arte eta goizetik gauera; musikaz gain, azoka, ikus-entzunezko eta besteren bitartez. Gaur, esaterako, Senegaleko Mlomp perkusio eta dantza taldeak alaituko ditu Eskoriatzako kaleak, iluntzeko 19.00etan hasita.

Dantza eta doinu ezberdinei dagokienez, plazan izango den Mundumira agertokian jarriko dugu arreta nagusia. Berlin hiriko 17 Hippies talde animatuak gaurko egitaraua itxiko du bertan, 23.00etan. Alemaniarrak trebeak dira arabiar, greziar edo balkaniar erritmoak uztartzen, 2007an Getxo Folk jaialdian erakutsi zuten legez. Makina bat zuzeneko lan plazaratu ostean, «El Dorado» dute azken emaitza, aurten Hipster Records zigiluan emana.

Alemaniar taldeari Marek disko jartzaileak irekiko dio bidea. Aurretik, 19.30ean hasita, Korrontzi eta Zurak joko dute. Trikitixan oinarria duen talde bizkaitarra da lehena, atsedenik gabe han eta hemen ari dena; Xabi Strubell hondarribiarraren azken egitasmoa bestea, oraintsu «Kiribil» zoragarria plazaratu duena, bossa nova euskararekin uztartuta.

Belarrietan zapore goxoa dugula esnatuko da larunbata. Eguerdi partean, New Orleansekoa ematen duen Amama Luisa Brass Band fanfarrea, Senzala Euskadi capoeira taldea eta Aragoiko Artea Teatro taldea kalejiran ibiliko dira eta bitartean, Mundumira agertokian, Budim DJ eta brasildar cavaquinhoa jotzen duen Madera de Choro laukotea baino lehen, Romina Goshtasbik dantza pertsiarraren erakustaldia eskainiko du. Azken hamarkadan Madrilen bizi den Goshtasbik zeresana eman zuen Interviu aldizkariko azalean agertu zenean, antza denez, titi bistan ageri den lehen emakume iraniarra bihurtuta.

Saharatik datorren haizea

Bazkalostean jarraituko du jaiak, Mundumira agertokian. Bertan izango dira Ras Miguel & Tafari eta Bloque 53 venezuelarrak, samba latindarra dantzatzen. Eta kalean gora eta behera berriz, La Fanfare P4 frantziarrak eta Uruguaiko hogeita hamar danbor-jole eta dantzari biltzen dituen Candombe elkarte uruguaitarra. Eguneko izar nagusiak baina, Macacok, gauerdian agertuko du disdira osoa Unibertsitateko aparkalekuan. Munduko makina bat bazterretatik Bartzelonara heldutako musikarien talka da Dani Carbonell `Macacok' gidatzen duena. Mestizajearen adierazgarri, «Puerto presente» azken lana emango dute Eskoriatzan, orain gutxi Dajlako kanpamendu sahararretan kantatu ostean. Abuztuan, Euskal Herrira itzuliko da, eta Irunen jo. Aurretik, Rude Kanka eta Iban Nikolaik elkarlan bikaina plazaratuko dute, aspaldiko txalaparta eta diggeridoo doinuak eta reggae musika elkartuta.

Guztiz doakoa den festa igandean bukatuko da. Eguerdian Eskoriatzako trikitixa eskolako ikasleen kalejirak alaituko ditu bazterrak, Mundumira agertokian Edson kantautorea ari den bitartean. Brasildarrari Kataluniatik datorren Neila Benbeyk hartuko dio txanda, landu ohi dituen aljeriar doinuekin. Eta arratsaldean, ilundu bitartean, antzuolar Klak!son eta eskoriatzar Barua Bandak Deschave argentinarrak lagunduko dituzte. Tangoa, milonga, chacarena eta hurrengo urtera arte.

Ekialdetik mendebaldera

Gipuzkoatik irten gabe, Ekialderantz joko dugu gero, Mundua Tolosan entzuteko. Gaur zortzi Wim Mertens belgikarra hurreratuko da bertara. Ezohiko konpositore eta piano-jotzailea hari boskotearekin izango da Leidor antzokian, argia ikustear den lan berriko kantuak jotzen. Astebete geroago eta larunbatez, ekainaren 6an, Dulce Pontesek itxiko du udaberriko programa.

Portugaldarra bere herriko musikaren ordezkari nagusienetarikoa da egun. Iaz Estrella Morenterekin batera jardun zuen zuzenean fado kantariak eta aurten, oholtzara aurrenekoz igo zeneko 20. urtemuga duela-eta, bi hamarkada horiek laburtuko ditu «Momentos» izeneko ikuskizun eta lan berrian.

Udaberria bukatu eta udan sartuta, uztaila heltzearekin batera Gipuzkoako ekialdetik Bizkaiko mendebaldera joko dugu, Sopuertako Mendebala jaialdira. Uztailaren 3an, eta Portugaletik bueltan izango den Korrontzi taldearekin batera Cristina Pato galiziarrak eta Aira da Pedra bierzotarrek ere joko dute. Aira da Pedra 1997an Ponferradan sortutako seikotea da. 2007ko «Be Zeta» dute azken lana eta orain gutxi Lukas Santiagok gidatu «O´Neixon» dokumentala musikatu dute. Cristina Pato ile berdea berriz Orenseko gaita-jotzaile grinatsua dugu.

Larunbatean, uztailak 4, jaialdiak bigarren eta azken jardunaldia izango du, Skama la Rede eta Llan de Cubel asturiarrekin eta Aura Kuby kantabriar neskatoarekin batera. «Sonidos de Cantabria y ultramar» lana aurkeztuko du azken honek, Joseba Tapiaren laguntza jaso duen diskoa. Asturiar ordezkaritzari dagokionez, Skama la Redek punk eta ska erritmo bizkorrekin nahasten du folk musika eta Llan de Cubel seikote trebatuak musikagintzan hogeita bost urte bete eta lan berri bat plazaratuko du aurten. Larunbateko euskal ordezkaritza Amurrioko Adarrotsek beteko du, maiatzaren 9an Portugaleten, maketa lehiaketako zuzeneko finalean, Sokaide eta Flipin Folk taldeei gailendu ostean.

Mundumira legez, doankoa da Mendebala jaialdia ere, eta kanpatzeko aukera eskaintzen duen ingurune zoragarrian egin ohi da.

Munduko musiken leiho izateko propio antolatutako jaialdiez aparte, bada sustraietara non jo, izan aretoetako zuzeneko bakanetan -Mamady Keita izango da astelehenean Biarritzeko Atabalen-, edo jaialditzar zabalagoetan: Emir Kusturika & No Smoking Orchestra Heletako EHZ festibalean edo João Gilberto Donostiako Jazzaldian, adibide parea jartzearren.

MUSIKAZ GAIN

Ez da musika «munduko kulturen festak» aurkezteko duen bakarra, gaur hasi eta igandera arte, goizetik gauera; azoka, ikus-entzunezko eta bestek beteko dute Eskoriatza

OHOLTZA NAGUSIAK

Eskoriatzako plazan eta Unibertsitateko aparkalekuan jarriko dituzte guztiz doakoak diren oholtza nagusiak, eta 17 Hippies, Korrontzi, Zura eta Macacok joko dute bertan, besteak beste.

MUNDUA TOLOSAN

Leidor antzokian Wim Mertens ezohiko piano jotzaile belgikarrak (maiatzaren 29an) eta Dulce Pontes fado abeslari portugaldarrak (ekainaren 6an) itxiko dute Mundua Tolosan udaberriko programa.

Mamaddy Keita Biarritzen

1950ean Gineako sabanan jaiotako Mamady Keita Mandingoa djembefola nagusienetakoa dugu egun. Gazte-gaztetatik hasi zen djembe perkusio tresna jotzen eta Gineako Djoliba ballet nazionaleko kide izan eta mundu osoan zehar ikuskizunak eskaini ostean, Belgikara joan eta Sewa Kan taldea sortu zuen. Datorren astelehenean Biarritzeko Atabal aretoan joko du, eta Afrika sakon-sakonetik bertako danbor hotsa, kantu eta dantzak ekarriko ditu Mamady Keitak Lapurdiko kostaldera. A. B.

El Atlántico negro baña el Pirineos Sur

Con el remozado auditorio natural de Lanuza y un cartel exquisito como principales reclamos, el Pirineos Sur de Huesca celebrará su mayoría de edad, 18 ediciones, dedicando su próxima edición al «Atlántico negro», con música principalmente europea y americana de raíz negra.

Este cercano festival -uno de cada cinco visitantes que recibe es de Euskal Herria- se desarrollará del 9 al 26 de julio en Lanuza y Sallent de Gállego. El protagonismo de la jornada inaugural lo compartirán 17 Hippies, tras su paso por Mundumira, y Shantel & Bucovina Club Orkestar, ambas de Alemania. El 19 de julio «Cosmopolitas» reúne a Marianne Faithfull y Eli Paperboy Reed, reciente triunfador del Azkena, en una jornada excitante. El 11 de julio, por su parte, nos acercan al rey de la salsa Willie Colón y los geniales The Dirty Dozen Brass Band en «Los otros USA». El domingo 12 cierra la semana el hip hop magrebí de Fez City Clan. Atentos también al lunes 13, con el orgulloso hip hop latino del trío argentino Actitud María Marta, y el de Hip Hop Roots de Brasil el martes. A mitad de semana se endulza el ambiente con Calypso Limón Legends de Costa Rica, el miércoles 15, y el reggae de los míticos The Wailers jamaicanos, acompañados de los maños Rap´Suskley & Jah´Sta, el viernes 16 de julio.

«Leyendas USA» constituye otro de los picos del festival, al juntar al veterano y prestigioso funk de Maceo Parker y el blues de Taj Mahal en el auditorio de Lanuza, con su escenario sobre el agua. El programa «Romper el muro» pretende interactuar entre Marruecos y Aragón, con artistas como Nass El Ghiwane y Jil Jilala el día 18 y con «Habibi/Amado», el 19 de julio.

El 20 de julio, tangos desde Argentina, con Otros Aires; y el martes 21, noche africana con «Good Roots Vibrations». Tras Mestizo All Stars de Catalunya llega la traca final: el 23 de julio, con el presumiblemente multitudinario «Ida y vuelta» que compartirán los cubanos Omara Portuondo y Pablo Milanés; el viernes 24 con «Lusofonías» y el fado de Mariza más el brasileño Eumir Deodatu, y el sábado, con la clausura de Ojos de Brujo y el flamenco de Aragón. Ahí es nada.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo