ERAKUSKETA
IbilArtek euskal artista garaikideen lanak erakutsiko ditu Bilbon
Galdakaon ospatuko den Ibilaldia 09rekin batera, IbilArte Euskal Herriko arte garaikidearen erakusketa heldu da. IbilArtek estilo eta teknika ezberdinetako euskal artisten lanak bilduko ditu. Lan guztien lokarri-ideia bakarra «euskal gizarteari euskara eta euskal kultura bultzatzeko nahia agerraraztea» dela azaldu zuten arduradunek, «ikastolaren espirituarekin bat eginez, ikastoletan sinisten dugulako eta etorkizuneko artistak euskaraz hezi eta haz daitezen gura dugulako».