BERTSOLARITZA
«Hitzetik Hortzera» saioak 20. urteurrena ospatzeko jaia prestatu du
1988ko abenduan pantailaratu zen aurreneko aldiz «Hitzetik Hortzera» eta hogeigarren denboraldia du aurtengoa Euskal Telebistan. Hau ospatzeko festa antolatu dute gaur, Bilboko Kafe Antzokian, iluntzeko zortzietan. Urte guztiotan aurkezle izandakoen agerraldiek gidatuko dute festa, eta 30 bat bertsolarik kantatuko dute oholtzatik. «Hitzetik Hortzera» hasterako plazaz plaza hamarkadatan ibilitako bertsolariak izango dira, baita «Hitzetik Hortzera» baino gazteago izanagatik, plazaz plaza dabiltzanak ere.