GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

ANTZERKIA

Euskal taldeek hamahiru estreinaldi aurkeztuko dituzte X. Umore Azokan

Dantza eta antzerkiak Leioako kaleak hartu ditu atzoz geroztik. Igandera arte, emanaldiak izango dira herriko txoko gehienetan. 53 ikuskizunetik, hemezortzi euskal sortzaileenak izango dira eta horien artean hamahiru, estreinaldiak. Talde horien artean daude Ados Teatroa, Debote Enbote, Jon Zabal, Ganso Clown & Cia, La Pez, Teatro Salitre, Kukai dantza konpainia, Pikor Teatro, Atropecias, Los del tercero, Trapu Zaharra eta irudian agertzen den Kukubiltxo antzerki taldea. Azken hauek bi ikuskizun aurkeztuko dituzte gainera: «Parrastatze» eta «Morttimer».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo