Oarsoaldeko sarekadan atxilotutako sei gazte aske geratu dira bermepean
2008ko apirila eta uztaila artean Polizia espainolak Oarsoaldean gazte independentisten kontra egindako sarekadan atxilotutako eta kartzelatutako sei gazte aske geratu ziren atzo bermepean.
GARA |
Oiartzun, Errenteria eta Lezoko sei gazte aske utzi zituzten atzo. Amnistiaren aldeko mugimenduak ezagutarazi zuenez, Iker Zabala, Oinatz Arbelaitz, Alain Luna eta Egoitz Urbek 6.000 euroko bermea ordaindu behar izan dute, eta Harkaitz Anza eta Hodeiertz Urainek, berriz, 20.000 euroko fidantzari aurre egin behar izan diote.
Polizia espainolak Oarsoal- dean gazte independentisten kontra egindako sarekada batean atxilotu zituen sei gazteak. 2008ko apirilaren 18an hasi zen polizia operazioa Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak aginduta. Hamar gazte atxilotu zituzten Arrasate, Oiartzun, Lezo eta Errenterian. Azken herri honetan atzeman zuten Anza eta kartzelatu egin zuten.
Sarekadaren hasieran atxilotutako gazte guztiek poliziaren eskuetan emandako egunetan kolpeak, mehatxuak, xantai sikologikoa eta tratu txarrak jasan zituztela adierazi zuten, eta salaketa jarri zuten Donostiako epaitegi batean. Komunikabideen aurrean azaldu zuenez atxilotuetako batek bere mutil-laguna ondoko gela batean zegoen bitartean arropak kentzera behartu zuten galdera bati erantzuten ez zion bakoitzean. Bestalde, beste atxilotu bat ospi- taleratua izan zen pairatu zuen xantai psikologikoak eraginda, haginka eginez zainak ebakitzen saiatu baitzen Audientzia Nazionalean zegoela.
Komisariara bidean atxilotuak
Aske gelditu diren beste bost gazteak -Zabala, Arbelaitz, Luna, Urbe eta Urain- uztailaren 1ean atxilotu zituzten beste bost gazterekin batera. Beren aurkako bilatze eta atxilotze agindua zegoela-eta agerraldia egin zuten Oiartzungo Udalean beste hainbat gazterekin eta lagun eta senideek babestuta.
Iker Sarriegi abokatuarekin batera azaldu zutenez, beren egoera zela-eta hainbat aldiz Audientzia Nazionalean deklaratzeko prest agertu ziren arren, ez zietela aukerarik eman salatu zuten. Adierazi zutenez, Grande-Marlaska epaileak beren burua komisaria batean entregatzeko erantzun zien, eta ho- rrekin «autoinkulpazioak lortzeko inpunitate esparruak» egotea bilatzen duela esan zuten. Azkenean, Donostiako komisariara bidean zihoazenean atxilotu zituen beste hamar gazte Polizia espainolak.
El preso político Andeka Jurado fue puesto ayer en libertad tras cumplir la condena impuesta por participar en actos de violencia callejera. El joven de Barakaldo fue apresado en octubre de 2006 por la Ertzaintza para cumplir una pena de tres años. Jurado abandonó la prisión de Alicante y sus vecinos aguardaban su llegada para realizar un acto de bienvenida.
Por otro lado, como todos los viernes ayer se sucedieron las movilizaciones en defensa de los derechos de los presos políticos vascos en localidades como Hernani (225), Iruñea (302), Barañain (42), Gasteiz (358), Antzuola (30), Bergara (65), Mundaka (21), Lizarra (43), Zarautz (135), Ugao (36), Oñati (50), Ondarroa (150), Lazkao (82), Gatika (11), Algorta (90), Tafalla (42), Zornotza (65), Deba (45), Arbizu (50), Elizondo (25), Getaria (25), Etxarri-Aranatz (47), Berriozar (77) y Bilbo (100).