Damaso Casado aukeratu dute hirugarrenez UGT-Euskadiko idazkari nagusi
GARA |
UGT-Euskadik X. Kongresua ospatu du ostegunean hasi eta atzo arte Gasteizko Europa jauregian. Espero bezala, berriro ere, eta hirugarrenez, Damaso Casado izendatu dute sindikatuko idazkari nagusi, bozen %63,70 jasota. Zehazki, 270 bozetatik 172 izan ziren Damasoren aldekoak, 94 zuri eta 4 baliogabe.
Zuzendaritza batzordeko kide berriak eta horien ardurak ere adostu dituzte: Rau Arza, antolakuntza eta komunikazioa; Felipe Garcia, prestakuntza eta enplegua; Montxo Lopategi, administrazioa; Maribel Ballesteros, instituzio eta ekintza sindikala; Emilia Malaga, berdintasuna eta nazioartea; Esperanza Morales, lan osasuna eta ingurumena; eta Agustin Recio, hauteskunde sindikalak eta afiliazioa. Bestalde, Modesto Martinez izango da Gipuzkoako arduradun, Vicente de Bustos Arabakoa eta Pedro Angulo Bizkaikoa.
Amaiera ekitaldian, besteak beste, Patxi Lopez lehendakariak, Javier Rojo Estatu espainiarreko Senatuko lehendakariak, Arantza Quiroga Gasteizko parlamentuko lehendakariak eta CCOOko idazkari nagusi Unai Sordok hartu zuten parte.
Nafarroan ere kongresua
Nafarroako UGTko ordezkariak IX. kongresua hasi zuten atzo. Juan Goyen izango da berriro idazkari nagusi beste hautagairik ez baita aurkeztu.