GARA > Idatzia > > Ekonomia

Enplegu politika aktiboen transferentzia soila marjinala da, LABen iritziz


GARA |

Patxi Lopezek eta Manuel Chavez Estatu espainiarreko Lurralde Politikarako ministroak EAEra enplegu politika aktiboak transferitzeko asmoa iragarri zuten ostegunean.

LAB sindikatuak adierazi du transferentzia honek enpleguan izan dezakeena baino eragin handiagoa izango duen itxura eman nahian ari direla. Enplegu politikak hiru adar nagusi ditu, eta politika aktiboek adar bakarra osatzen dute. Hala, politika pasiboen gaineko eskumenik eta arautzeko gaitasunik gabe, LABen esanetan, transferentzia hori «guztiz marjinala» da enplegu suntsiketa gelditzeko, enplegua bera bultzatzeko eta honen kalitatea hobetzeko. Enplegu politika erreal bat garatzeko hiru adarrak osagarriak direla eta, hortaz, lan harremanetarako marko propioa behar dela aldarrikatu du LABek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo