GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Korsarioak-ek sailkapeneko buruan amaitu nahi du lehen itzulia

J.L. | DONOSTIA

Korsarioak taldea bikain ari da, eta lehen itzulia lehen postuan amaitzeko prest dago. Horretarako, gaur Vacceos Covaliers taldea menderatu behar du Valladoliden, 18.00etatik aurrera.

Euskaldunak indartsu ageri dira Ligako lehen itzuli honetan, eta gaur sailkapeneko azkenekoa izango dute aurrez aurre. Horregatik, garaipena erdiesteko aukera handiak ditu. Gainera, taldean jokalari asko ditu, eta entrenatzaileak batzuei atseden emateko inongo arazorik ez du.

Gernikan, berriz, egun polita izango dute, bertako taldeak, 16.00etatik aurrera Shannon talde irlandarraren aurka jokatuko baitu, eta horrekin Ohorezko Mailarako igoera ospatu ahal izango dute zaleen aurrean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo