Sokatira
Goiherrik sasoiko lehen txapela lortzeko aukera guztiak ditu
GARA | MADRID
Lur Gaineko Txapelketan denboraldiko lehen txapela banatuko da gaur Endoia auzoan, Zestoan, 18.00etatik aurrera jokatuko den saioan, eta Goiherri taldeak txapel hori eskuratzeko aukera guztiak ditu.
680 kiloko azkeneko jardunaldia jokatuko da, eta berdeek bi punturen aldea kentzen diote Gaztediri. Beraz, ia ezinezkoa dirudi txapela galtzea. Gaztedik lehen postu hori eskuratzea oso gaitza baldin badu, bigarrena segurtatuta dauka.
Dudarik gabe, emoziorik handiena hirugarren posturako egongo da, Mutriku, Areso eta Goiherri B puntu eta erdiren barruan baitaude. Mutrikuarrek dute ongien, baina beraien artean edozer gerta daitekeela ikusi da orain arte.