GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Joxemari Ostolaza

Seaskak

Berrogei urte. Banaka igarotakoak. Ikastaldika. Herri Urratsek erdia gehi bost, hogeita bost. Hala dut uste. Urteka. Eta urtean behin bestela ikusten ez ditugun lagunak agurtzeko parada. Aurten ere, laurogeitik hirurogeita hamarretik baino gertuago dauden batzuekin egoteko aukeran izan gara, herritik autobusez etorritakoak. Eta txosnatan, lanean alerik galdu ez dutenak. Anonimoak ez diren militanteak. Ez legoke gaizki omenalditxo bat antolatzea ezagutzera emateko, argira ekartzeko ezinbesteko militantziak jarraipena izan dezan. Izan ere, zientotik gorako hauei zor diegu praktikan ekimenaren arrakasta, publikoki gutxi batzuek ordezkatzen duten hori. Eta ez litzateke motibazio txikia izango lehen ikasle eta orain guraso direnentzat aurrean duten bidea egiteko kemena har dezaten. Ereduak hor ditugu, lehen seme-alabak eta orain bilobak Seaskan dituztenak, Senpereko lakuaren inguruan urtean behin hutsik egin gabe lanean aritutakoak. (...) eta luzean ibilitakoek osatu lezakete errexki taldea, ehun azietaz berdindu ez litzatekeena. Ederra izan liteke, Ur-Hegiako bipak horiek zerbizatzen ikustea. Historikoa, beharrezkoa bere utopikoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo