GARA > Idatzia > > Mundua

Afrikaren Eguna, Afrikako Estatu Batuak eratzeko bidean

Gaur ospatzen da Afrikaren Eguna, bizi-kalitateari buruzko estatistika guztietan sailkapeneko azken lekuetan ageri diren herrialdeen kontinentearen eguna, alegia. Urte asko egin ditu Afrikak bizi-kalitatea hobetzeko ahaleginean eta baliabide natural ugari dauka, baina bertako herrialdeek azken postuetan jarraitzen dute. «Social Watch» txostenaren arabera, onartzeko moduko maila 2353an lortuko lukete.
p024_f01.jpg

GARA |

«Social Watch» izeneko txostenak munduko herrialdeen bilakaera aztertzen du makina bat arlotan: hezkuntza, osasuna, berdintasuna... Afrikak gaur egun duen garapen erritmoa bizkortzen ez bada, kontinente horrek ez du lortuko onartzeko moduko mailarik 2353ra arte. Zerbait esateagatik esandako zenbakia dirudi, itxaropenerako tarte handirik uzten ez duena.

Mundu osoak gaur egun jasaten duen krisi ekonomiko larriak ez du batere lagunduko. Munduko Bankuak eskainitako datuen arabera, «garapen bidean dauden herrialdeetako 53 milioi lagun pobrezia larrienean gera daitezke krisi ekonomikoaren eraginez, horietako gehienak, Afrikan».

Datu horiek oso ondo erakusten dute orain urte batzuk NBE Nazio Batuen Erakundeko Batzarrak onartu zituen Milurtekoko Garapen Helburuak ez direla beteko orduan ezarri zen epean, hau da, 2015. urterako pobrezian bizi direnen kopurua ez dela erdira jaitsiko. Gauza bera, edo oso antzekoa, esan daiteke beste helburuei dagokienez.

Bestalde, krisiak herrialde industrializatuek ematen dituzten laguntzetan ere izango du eraginik. Adituek kalkulatu dute orain arteko laguntzaren herena edo gehiago galduko dela, Estatuak beraien aurrekontuen murrizketekin hasten direnean.

Ikusteko dago A/H1N1 birusaren gripeak zein eragin izango duen Afrikako garapenean, nahiz eta oraingoz, ofizialki behintzat, kontinentera pandemia hori iritsi ez den.

Arazo berrien beharrik ez du Afrikak. Kontinenteko baliabide naturalen ustiapenaren inguruan gatazka armatu ugari sortu dira han-hemenka. Afrikako erdialdeko eta ekialdeko gatazkek hamaika milioi iheslari eragin dituzte herrialde horietan, NBEren arabera. Erakunde horrek berak izan du gatazken ondorioak jasan beharrik, bere 34 langile hil baitituzte 2008. urtean Afrikan, guztiak Sudanen eta Somalian.

Beste datu esanguratsu bat: Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiak zabalik dituen kasu guztiak Afrikakoak dira: Afrika Erdiko Errepublikakoak, Kongoko Errepublika Demokratikokoak, Ugandakoak eta Sudangoak. Azken herrialde horretako presidenteari, Omar Hassan al Bashiri, gizateriaren aurkako krimenak eta gerrako krimenak egotzi dizkio auzitegiak.

Maiatzaren 25ean ospatzen da, ofizialki, Afrikaren Eguna, Addis Abeban 1963an elkartu ziren agintariek Afrikako Batasunaren aldeko Erakundea eratzea erabaki zuten eguna gogorarazteko. Gaur egun Afrikako Batasuna izena hartu duen erakundeak agiria plazaratu du 26. urteurrena dela-eta, oparotasuna eta bakea hitzak etengabe aipatuta. «Garapenerantz eta demokraziarantz doa kontinentea -dio agiri ofizialak-. Egin beharreko bidea batzuetan oso zaila den arren, arrakasta lortu duten ereduak ere hor daude. Ghanako kasuak, esaterako, Afrika osoa ez dagoela gerran murgilduta adierazten digu».

Batasun politikoa dute helburu egungo agintariek, adierazpen publikoetan esaten dutenaren arabera bederen. Muamar el Gadafi Libiako presidentea da batasun horren atzean lan gehien egin duena eta horrexegatik bera izendatu zuten txandakako presidente joan den otsailean Addis Abeban egindako batzarrean. Bilera hartan ez zen bestelako urrats aipagarririk egin, Afrikako Estatu Batuak eratzeko bidean. Abdulaye Wade Senegaleko presidentea eta Gadafi bera dira proposamenaren defendatzailerik sutsuenak. Egungo Afrikako Batzordea -Europako Batzordearen parekoa- Afrikako Batasuneko Gobernu bihurtu nahi dute 2010ean, 2017an Afrikako Estatu Batuen aldarrikapena egiteko asmoarekin. Hegoafrikak ez du baiezkorik ematen eta hori kaltegarria izan daiteke proiektuarentzat.

Lo que da el continente se lo quedan los gobernantes

Nadie duda del potencial de desarrollo de una zona inmensamente rica en recursos naturales, pero, según un estudio del Instituto de Desarrollo Ultramarino (ODI), los gobernantes africanos han desviado unos 800.000 millones de dólares procedentes del petróleo a cuentas en el extranjero. Las estadísticas relativas al coltán, los diamantes, oro o cobre muestran más de lo mismo. «Con un aumento de la producción (de crudo) de un 30% de aquí a 2015, recibirían cada año un excedente equivalente a 25.000 millones de dólares, es decir, el montante total de las ayudas suplementarias prometidas por el G-8 al continente para los próximos cinco años», asegura el informe del ODI.

La Unión Africana, «por lo general muy prudente», ha estimado que 148.000 millones de dólares salen cada año del continente con destino al sistema financiero de los países industrializados, según la publicación electrónica «Les Afriques, le journal de la finance africaine». Africa cuenta con el 11% de la producción y del 9,4% de las reservas de petróleo del mundo. No obstante, según Jean-Marie Chevalier, profesor de la Universidad de París-Delfinado, «el oro negro ha conmocionado la estructura de las economías y ha bloqueado el desarrollo de otras actividades de exportación, alimentado el clientelismo, la corrupción y la burocracia, sin beneficiar a los desposeídos».

Según el Premio Nobel de Economía estadounidense Joseph Stiglitz, lo que Africa necesita «no es un apoyo exterior más importante, sino ayuda para obtener el pleno valor de sus recursos y utilizar bien el dinero recibido». GARA

eliteak

Addis Abeban du egoitza Afrikako Batasunak eta bertan egingo dira gaurko ekitaldiak, guztiak oso ofizialak eta herritarren esku hartzerik gabe. Eskulangintza-azoka bat eta janari dastaketa iragarri dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo