GARA > Idatzia > Kultura > Irrati-telebista

Bilatzaileak emaitza zehatz eta perfektuak lortzeko ahaleginean

Wolfram matematikariaren WolframAlpha bilatzailea martxan jarri zuten aurreko astean. Datozen bi asteotan, berriz, Googlek berrikuntza ugari aurkeztuko ditu eta Yahoo!-k kontzeptu berria kaleratuko du. Hala, bilaketak loturetan oinarritutakoak baino konplexuagoak izango dira.

GARA | NEW YORK

Orain arteko bilatzaile gehienek webguneen arteko loturak zituzten oinarrian. Hau da, norberak hitz bat sartu eta Interneten termino hori duten orrialdeak bistaratzen ziren. Orain, teknologia harago joan da. Googlek, esaterako, loturen ezarpenarekin lehen postua lortu zuen bilatzaileak, erabiltzaileak esperientzia berriak biziko dituela hitz eman du.

Modu horretan, hilabete bukaeran Google Squared kaleratuko du. Enpresaren esanetan, «tresna hori ez da orrialdeak hitzaren arabera bilatzera mugatuko, automatikoki Interneten bilatzen dituen gertaerak antolatu egingo baititu». Besteak beste, film baten izenburua bilatuz gero, mapa baten bitartez hura ikusteko aukera non dagoen eta emanaldia zer ordutan den erakutsiko du.

Yahoo!k, merkatuan bigarren postua duen enpresak, bestalde, bilaketaren kontzeptua aldatu nahi izan du eta WOO (Internet objektuen bidez) hitza kaleratu du WOLen (Internet loturen bidez) ordezkotzat. Era horretan, «erabiltzailea interesa duen tokietara» eraman ahal izango dutela adierazi zuten.

Microsoft handia ere ez da atzean geratuko eta aste honetan bertan Kumo deituriko bilatzailea aurkeztuko du, generoak (irudiak, bideoak) bereizten dituen bilatzailea. Bestalde, Wolframen WolframAlpha bilatzaileak zehaztasuna eta datu teknikoak ditu osagarri.

David Sullivanentzat, Searchengine.com guneko arduradunarentzat, berrikuntza horiek guztiak erlazio publikoekin lotura dute eta erabiltzaileek eskatzen dutena ez eskaintzea leporatzen diete: denbora errealean informazioa izatea.

HILTZAILEA

Wolfram Alpha bilatzailea Google-en «hiltzaile potentzial» gisa definitu dute adituek. Bilaketa baten emaitzak erakutsi ordez, erabiltzaileak eskatzen duena ulertzeko ahalegina egiten du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo