AKORDIOA
Leioako Udalak eta Aranzadik elkarkidetza hitzarmena sinatu dute
Leioako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarkidetza hitzarmena sinatu zuten atzo. Horrela, Aranzadik Leioako Kortasenabarri baserrian finkatuko du bere egoitza, orain hilabete gutxi berritua izan dena. Akordio honek helburu zientifikoa bultzatzeko xedea du, Leioa zein inguruetako biodibertsitatea eta ondare arkeologiko, etnografiko eta naturala jorratzeko.