BERRITZE LAANAK
Arte Eder Museoak bere bildumako sei obra berrituko ditu
Bilboko Arte Eder Museoak bere ondareko sei lan berrituko ditu aurten, Zaindu-El Museo Restaura 2009 egitasmoari esker. Berriztatzeko aukeratu dituzten lanen artean daude «La sagrada familia» (1525-1530), Jan Gossaert margolari flandestarrarena; «Dormición de la Virgen», Blasco de Grañenek sortutako taula gotikoa; «Romería en la Plaza», Jose Arrue margolari bilbotarrak egindakoa; eta «Los probervios o disparates», Goyak egindako grabatuak.