Lakuak kultur ondare izendatu du Plentziako hirigune historikoa
Kultura Sailaren proposamena aintzat harturik, Lakuako Gobernu Kontseiluak kultur ondare izendatu du gaur Plentziako hirigune historikoa, Monumentu Multzo izendatuz. Izendapen horren helburua, Plentziaren kasuan, hiriguneak gaur egun duen antolaketa eta eraketa babestea da. Izan ere, Bizkaiko herriko hirigune historikoan daude, besteak beste, Santa Maria Magdalena eliza, kultur etxea, hainbat kale eta zeharkale, eta Plentzia ibairaino iristen diren zabalguneak. Monumentu Multzo izendatzeak, eraikinen multzoan aldaketak eragin ditzaketen interbentzioak galaraziko ditu, baldin eta interbentzio hauek gauzatzeko baimenik ematen ez bada.