GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Gazte mugimendua elkarlanaz indartzeko ekimena abiarazi dute

p015_f02_52418.jpg

GARA |

Gazte mugimendua elkarlanaren bitartez indartzeko eta guztiek batera egungo jendartea eraldatzeko tenorean, ekimen berria aurkeztu zuten atzo Donostiako Letaman gaztetxean gazteen arazo desberdinak jorratzen dituzten talde, antolakunde zein gazte asanbladetako ordezkari eta kide ugarik.

«Gazte gara gazte eta ez gaude konforme. Errebeldeak gara, feministak, amalurra eta ikasleen eskubideak defendatzen ditugu, sexualitate askea bultzatzen dugu, independentzia eraikitzen dugu, herri kultura defendatu, lan duina aldarrikatu, espazio askeak eraikitzen ditugu... Eta honek denak egiten gaitu indartsu», azaldu zuten atzoko agerraldian. Hala, alor desberdinetatik baina egungo sistema eraldatzea oinarri dutenez, gazte mugimendua elkarlanaren bidez indartzeko hainbat ekimen egiten hasiko direla azaldu zuten.

Asanbladak eta topaketak

Hala, astebukaeran hasita, herrialde mailako asanblada irekiak egingo dituzte gaia lantzen hasteko. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroan izango dira astebukaera honetan.

Gainera, gazte mugimendua indartzeko helburuari jarraiki, azaroan topaketa batzuk antolatuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo