GARA > Idatzia > > Ekonomia

Nafarroan ere, greba «arrakastatsua» izan zen

p027_f02_088x072.jpg

GARA |

Hego Euskal Herriko gainontzeko herrialdeetan bezala, Nafarroan ere iragan 21eko greba orokorrak «erabateko arrakasta» izan zuen, langile-mugimendua indarberritzea lortu duelako.

Hala adierazi zuten atzo ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK eta HIRUko ordezkariek, deitutako greba «beharrezkoa» zela nabarmendu ostean. Deialdiak, «elkartasun izaera oso garrantzitsua» zuela aipatu zuten, eta azaldu zuten herrialdeko iparraldeko eskualdeetan jarduna guztiz geratu zela, eta Iruñerrian ere grebaren jarraipena «garrantzitsua» izan zela.

Sindikatuek, edonola ere, grebak jasotako «oposizioa eta boikota» salatu zuten, eta «gobernuaren, patronalaren eta UGT eta CCOO sindikatuen aldetik grebaren kontrako adierazpen askori aurre egin» behar izan dietela salatu zuten. Honekin batera, ezarritako gutxiengo zerbitzuak ere gaitzetsi zituzten, beren iritziko, «gehiegizkoak» izan baitziren. Eta, hori gutxi balitz, langileek hainbat enpresarik «greba eskubidea» urratu zutela adierazi zuten.

Horregatik guztiagatik, pozik agertu ziren grebak lortutako erantzunarekin, eta, beren hitzetan, deialdi honek «ageri-agerian utzi du iniziatiba gaitasuna eta dinamismoa duen sindikalgintza bat badagoela, ideiarik eta norabiderik ez duen beste sindikalgintzaren kontrakoa».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo