GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Gorenak «Egin» egunkariari egindako bidegabekeria agerian utzi arren... errudun

Ohikoa da Estatu espainolean politikari eta hedabide askok tribunalen epaiak txalotzea beren interes politiko edo bestelakoen aldekoak direnean, eta batez ere ezker abertzalearen eta oro har euskal nazioaren alde lan politikoa egiten dutenen kontrakoak direnean. Bestela, ez zaizkie horren txalogarriak iruditzen, eta zenbait kasutan ezta errespetagarriak ere. Urrunera gabe, 18/98 auziaren epaiak zapore gazi-gozoa utzi die zenbaiti. Antza denez, militantzia politikoa zigortzea ez da aski. PPko buruzagi Soraya Saenz de Santamariak, esate baterako, handiagoak nahi lituzke tribunalak ezarritako zigorrak, eta «froga» gehiago eskatu zizkion Poliziari, ez bide zaio-eta gehiegi gustatu Gorenak «Egin» egunkariaren eta Egin Irratiaren enpresa argitaratzaileak legez kanpokotzat jotzea baliogabetu izana. Ezta «El País» egunkariari ere, Gorenaren epaiaren arabera «Egin» itxi izana bidegabekeria nabarmena izan zela argi dagoela ere, atzo lehen orrialdean honako titular hau kaleratu baitzuen: «La justicia declara nulo el cierre del diario proetarra `Egin'» (Justiziak baliogabetzat jo du «Egin» ETAren aldeko egunkaria ixtea), adierazpen askatasunaren aldeko aldarrikapen bitxian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo