Santa Maria katedralaren arkupeak kolorea berreskuratu du proiekzio digitalei esker
GARA | GASTEIZ
Gasteizko Santa Maria katedralak berrikuntza berezia aurkeztu zuen atzokoan. Izan ere, ikerketa sakon baten ondoren, Paterninatarren Kaperak bere jatorrizko polikromiak berreskuratu ditu proiekzio digitalei esker. Hain zuzen ere, elizatearen aurrealdeko kaperak XVI. mendetik XX. mendera artean izan zituen koloreak ikus daitezke bideo digitala proiektatzeko sistema bati esker. Europa mailan horrelako ikuskizun bakarra da Gasteizekoa eta, arduradunek atzo nabarmendu zutenez, Santa Maria katedraleko bisiten eskaintza zabalduko du. Zenbait proiektore batera erabiltzeari eta proiekzio geometrikoko teknika batzuei esker, ikusleak kaperak izandako aldaketak antzematea lortzen da. Argi ikuskizunari, gainera, soinua ere gehitu diote Jose Luis Dorronsoro eta Jose Antonio San Miguelen musika lan batekin.
Ikuskizuna dohainik bisitatu ahal izango da ekainaren 5era arte, egunean bi emanaldi egongo direlarik. Ondoren, egunero ikusi ahal izango da, baina hiru euroko sarrera ordainduta.