GARA > Idatzia > > Euskal Herria

«Justizia ezari» herri gisa erantzuteko unea dela ohartarazi dute

Auzitegi Gorenak 18/98 auziaren inguruan plazaratu berri duen epaiaren harira, makroprozesu ezberdinetan auzipetutako hainbat herritarrek gogor kritikatu zuten atzo, ebazpenak «egiaren kaltea, justizia eza, oinarrizko eskubideen urraketa eta sufrimendua» eragin dituela esanez. Egoera «jasangaitz» horren aurrean gogoeta egin eta eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatzeko «herri harresi bat» eraikitzeko garaia heldu dela aldarrikatu zuten.

p014_f02.jpg

Manex ALTUNA |

Ezker abertzalearen kontrako makroprozesu ezberdinetan auzipetutako hainbat herritarrek eta beren senitartekoek agerraldia egin zuten atzo Bilbon. Beste askoren artean, 18/98 auzian absolbituak izan diren Iñaki O'Shea, Marta Perez, Mario Zubiaga, Natale Landa eta Oiakue Azpiri, «Egunkaria»ren kontrako auzian inputaturik dauden Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga eta «Jarrai-Haika eta Segiren» aurkako prozesuan epaitua izan zen Unai Beaskoetxea egon ziren bertan.

Udalbiltzako Lander Etxebarria, Batasunaren kontrako 35/02 sumarioan auzipetutako Patxi Bengoa eta amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako epaiketan auzipetuak izan diren Julen Arzuaga, Mitxel Sarasketa eta Jagoba Terronesek ere hartu zuten parte agerraldian. Azken honek ezagutarazi zuen Oiakue Azpirirekin batera, 18/98 auziaren inguruan Auzitegi Gorenak eman berri duen ebazpenaren inguruko irakurketa.

Euskal jendarteak «ahotsa altxatzeko» eta «ezin dela legez kanporatze prozesu gehiagorekin jarraitu esateko soberako arrazoiak» dituela ohartarazi zuen Terronesek. Horren lekuko ebazpenak, beren iritzian, ekarri dituen «egiaren ukazioa, oinarrizko askatasun politikoen urraketa, justizia printzipioaren bortxaketa, sufrimendua eta samina» aipatu zituen.

Terronesek azkeneko hamarkadan Estatu espainola eta «gertutik» jarraitzen dion Estatu frantsesa erabiltzen ari diren «dinamika kriminalaren» au- rrean «harresi eraginkorra» eraikitzearen beharra aldarrikatu zuen. «Herri gisa aurre egiteko garaia heldu da, jasangaitza den egoera hau aldatuko duen erreferentzi berri bat sortzeari begira», esan zuen. Ildo horretan, euskal herritar guztiekin zein ordezkaritza sindikal, politiko eta sozialarekin «hausnarketa» egin beharra dagoela esan zuen, «demokrazia, justizia eta eskubide zibil eta politiko guztiekiko errespetua» ekarriko duen «herri harresi bat» eraikiz.

Euskal Herriaren aurka

Gorenak emandako sententzia «Euskal Herriaren aurka» aritzeko eraikitako «estrategiaren» baitan kokatu zuen eta «herri bezala baldintzatzea» duela helburu. Epaiaren inguruan, lehenbiziko «kaltetua» egia bera izan dela nabarmendu zuen Terronesek. Bere hitzetan, «errealitatea manipulatuz, gezur eta fartsa baten atzean, izaera politikoa daukan gatazka politikoa estaltzeko asmoz» erabili da.

«Egin» egunkariaren itxieraz ere mintzatu zen eta «oinarrizko ideologia aniztasunaren aurkako eraso bortitza» izan dela salatu zuen. Terronesek hamar urtez luzatu den prozesuak auzipetu eta senitartekoei eragin dien «sufrimendua» ere aipatu zuen, eta erabakiak «zigorra eta mendeku politikaren logikari» jarraitzen diola. «Herri honetako herritarrok ez dugu inoiz sinistuko Estatu espainolak gurekin justizia egingo duenik», esan zuen.

Alde horretatik, Madrilgo epaitegietan «hiltegietara joaten diren animaliak» bailiran tratatu dituztela adierazi zuen. «Ez gara sekula Estatu espainoleko justizia administrazioak gure eskubideen alde egingo duelako tranpa horretan gehiago eroriko», eman zuten aditzera Terronesek.

GOGOAN

Hamar urte baino gehiago luzatu den prozesuan zeharbidean gelditu diren Jokin Gorostidi, Joxe Ramon Aranguren, Manu Aranburu, Antxon Ollokiegi eta Gorka Martinez ere izan zituzten gogoan.

Otero y Zapiain siguen presos con penas de menos de 2 años

Dos días después de que se conociera el fallo emitido por el Tribunal Supremo sobre el 18/98, Xabier Otero e Iñaki Zapiain siguen estando encarcelados. Los dos fueron condenados a un año y 10 meses por un delito de «insolvencia punible» y al no contar con antecedentes penales en su contra se dan las condiciones necesarias para que puedan ser puestos en libertad.

Sin embargo, Otero y Zapiain continúan en prisión cuando se va a cumplir un mes desde que se produjeron sus detenciones por parte de la Guardia Civil junto a otros seis imputados en el macroproceso que se encontraban en libertad condicional por motivos de salud. Los arrestos comenzaron la noche del 29 de abril y se prolongaron hasta la mañana del día siguiente.

Las defensas ya advirtieron sobre lo insólito de dicha operación policial y criticaron que podría darse el caso, como finalmente así ha sucedido, que algunos de los imputados no tuvieran que ingresar prisión al sufrir penas que no alcanzan los dos años. Asimismo, alertaron de que los procesados presentaban problemas de salud como ocurrió con Juan Pablo Diéguez, que fue arrestado en un hospital. Manex ALTUNA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo