Amaia Urizar Lekeitio
Lekeitioko monja dominiken armak
Txiki-txikitatik Lekeition pasatu ditut udak. Bertoko moja dominiken komentuko armarriak hitz hauexek dakartza: «Arma militiae nostrae non carnalia sunt sed potentia Deo ad destructinem inimicorum». Esaldi hau lehen aldiz irakurri nuenean, benetan harrituta gelditu nintzen: monjak halakorik esan ahal zutenik ere!
Juan Carlos de Guerrak («Estudios de heráldica vasca») zera dio armarri honetaz: 1530eko data dakarrela, eta Komentua, seguru asko, 1368. urtean, Martin Martinez de Zalloaren alargun Juanak eraikia dela.
Esaldia Pauloren II Co.X, 4tik jasoa da. Ybarrak Escudos de Vizcaya delakoan ikertzen du armarria eta itzulpen hau ematen du: «Las armas con que combatimos no son carnales -humanas- sino que son poderosísimas en Dios para derrocar fortalezas».
Zein dira gure dominikon etsaiak? Eta euron armak eta milizia? Harrigarria!