GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

OPERA

«Les Mamelles de Tirésias», Arriaga antzokiaren ekoizpen berria

«Les Mamelles de Tirésias» 1947an estreinatu zen Parisko Theatre de L'Operá Comique antzokian, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Guillaume Apollinairek izen berarekin sortutako drama surrealistan oinarritutako opera bufa da. Napoleonen garaitik Estatu frantseseko kezka nagusi dena du hizpide: haur gutxi dagoenez, emakumeen libidoa piztu behar da. Absurdoaren eta eromenaren artean mugitzen den opera hau bihar izango da Bilbon, arratseko 20.00etatik aurrera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo