
JAIALDIA
The New Year eta Damien Juradok Jimmy Jazz jaialdia estreinatuko dute
Datorren asteazkenean Joe Bonamassa eta ostegunean Soulfly ospetsuak jasotzeaz ase ez, eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoak -Azkena izandakoak- izen bereko jaialdia sortu berri du. Festa gaur irekiko da The New Year (argazkian) indartsuen aurreneko bisitarekin. Beraiekin batera, etxeko McEnroe taldea (20/23 euro). Eta bihar, Seattle hiriko Damien Jurado kantu egilea izango da gure oholtzetan debuta egingo duena, eta Ainara LeGardon fina izango du etxeko laguntzaile (18/21 euro).